Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/03/14 12:00:00 GMT+1

Non dira neska blogariak?

Ezagutzen dudan euskal blogosferaren zatian, hamar blogaritik zortzi inguru gizakumeak dira. Aldiz, hedabide tradizionaletan esango nuke emakumezkoak direla erdia baino gehiago. Zer gertatzen zaie neskei Internetekin? Badu inork hipotesirik honetaz?

Nork: mikel.2005/03/14 12:00:00 GMT+1
Etiketak: pedolibrekoak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Galdera ona bota dozuna. Ez dakit zein izengo dan arrazoie. Nik beti euki dotziet ordenagailuei alergia moduko bet, baie beno, denboragaz lan tresna bihurtu da ta gustoa hartu dotzet.

Blog bet dekot, baie gustorau idazten dot paperean, agien izen lei hori arrazoi bet. Baie beste neska gehiau erantzun beharko dabe zentzuzko hipotesi bet atarateko.

Nork: Nahikari.2005/03/14 16:41:57.065 GMT+1
http://nirebegietatik.blogspot.com

Ez da bakarrik kantitatea Mikel...

Etiam-ek bakarrik besteok baino 10 aldiz gehiago balio du!!!

Nork: Jon Larrañaga.2005/03/15 21:00:16.613 GMT+1
http://frommilwaukee.blogspot.com

Aupa:

Nesken kontu hau ez da bakarrik blogekin gertatzen interneten, zeren posta zerrendetan-eta oso neska gutxi aritzen dira ere. Adibidez eibartarrak zerrendan.

Duela lau urte t´erdi posta zerrenda bat montatu genuen. Han ere oso neska gutxi. Hauetako batek zioen emakumeek gizonezkook baino gutxiago irakurtzen dituztela periodikuak. Eleberri eta, orokorrean, liburuzaleago dira. Eta, itxuraz, hau horrela da.

Eta internet ere ez zaie bereziki interesatzen.

Banidade gehiago dugu gizonok? Gehiago gustatzen zaigu agertzea. Baliteke.

Eskerrak Etiam eta Nahikari behintzat blogari ari diren. Biba zuek!

Nork: iturri.2005/03/15 22:48:05.507 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Milesker lausenuguegatik!

Baie neska gehiau badauz. http://littera.deusto.es helbidean hor neska pila aurkituko dozuez. Deustuko Unibertsitateak dekon webloga da. Klaseko biherra da, baie badauz blog ederrak. Beraz, animau ta hortxe sartu ale edarrak irakurteko!

Nork: Nahikari.2005/03/16 11:43:13.313 GMT+1
http://nirebegietatik.blogspot.com

Agian topikoa izango da, baina esango nuke nesken artean ohitura handia egon dela eguneroko pertsonalak idazteko, ezkutuan. Blog asko hori bera direnez, zergatik neska gutxi orduan? Publikoak direlako? Lotsa kontua ote?

Nork: mikel.2005/03/16 20:22:02.546 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak