Ekainean izango dira hamar urte Goiena kooperatibaren eskritura egin genuela, dozenatik gorako talde garratza mikrobusean sartu eta Bilbora joanda. Eskritura euskaraz egin nahiak behartu zuen bidaia, gaur gezurra badirudi ere.
Ekainean izango da urteurren zehatza, baina dagoeneko hasi dira prestaketak eta joan den astean grabatu zizkidaten oroitzapenak bideorako. Eta oroitzean samurtu egin nintzen beste behin ere. Egia da denborak gozatu egiten duela iragana, baina kasu honetan hori baino gehiago da. Giza talde goi mailakoa bildu zen une jakin hartan eta inspirazioa erruz agertu zitzaion, egitasmoaren sendotasunak erakusten duen bezala. Haratago, abentura hura arrakastaz burutzeko erabili genuen inteligentzia, hori dut nik gogokoen.
Idatzi artikulu bat