Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/02 18:11:18.560 GMT+1

Uritarrak > Hizkuntzak

Partido de la Ciudadanía dalakoak Kataluniako hauteskundeetan hiru eserleku lortu ondoren,  "Kataluniako uritar" hauek blog honendako inspirazino iturri emonkorra baino emonkorragoa izango dala susmatzen dot.

Gaurko uritarkeria, alderdikide horietako batek bota dau: "No importan las lenguas, sólo los ciudadanos".

Hasteko, kezkatzekoa da: bat nator esaldi horregaz. "Txepetx""Xamar" eta ekohizkuntzalari asko aspaldi dabilz esaten: "Axola dabe hiztunek, ez hizkuntzak". Hau da, hizkuntzak kode hutsak dira, letren konbinazinoak, berba-sistemak,... Hiztunek emoten deutsegu kode horiei bizitza edo heriotza eta abar eta abar. Neuk be nahiago ditut euskal hiztunak euskara baino.

Baina ziur aski uritar hauek beste gauza bat esan nahi eben. Munduko edozein aireportutan holakoak botako deutsiez poliziei: "Neu uritar librea naz, nazinoak ez dira existitzen!" Eta euren pasaporteak poliziaren aurpegi harrituaren aurrean puskatuko dituzte hamaika zatitan. "Uritarra baino ez! Librea!!" Apur bat Zaldieroaren M'Ongolo eta Gizon Jakintsuaren alkarrizketen moduan.

Edo Yemen-en oporretan, hango "M'Ongolo"ei oihukatzen hizkuntzak ez dirala inolako oztoporik izan behar, hiztun batzuk beste batzuk baino gehiago ez dirala, danok bardinak garela,... alkar ulertu ezinik.

Gutuna bidaliko deutset esperantoz, hizkuntzek mezua ez baldintzatzeko, hauteskundeen emoitzengaitik zorionduz. Gaurtik aurrera aspertzerik ez da izango!

 

 

Nork: patxi lurra.2006/11/02 18:11:18.560 GMT+1
Etiketak: uritarkeriak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Iritar + Hizkuntza = Hiztuna. Ezin banatu. Ezin aukeratu (Iritarra ala hizkuntza?)

Herria zain dago: Zaldieroa webgunea, noizkorako martxan?

Nork: Parrokianoa.2006/11/03 11:55:06.937 GMT+1

Great Blog. Keep up the good work. Thank you. from seo company

Nork: eddie.2007/09/25 16:57:23.592 GMT+2

You have a nice blog.

 

My Miami by edongzkisiete

Nork: edongzkisiete.2008/01/07 20:34:49.849 US/Central

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak