“'El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna (...) Bilbao hablando vascuence es un contrasentido”.
Ezin esan, Don Miguel, orain dala 105 urte zeuk botatako goiko hori bete egin danik, profezia zuzena izan danik.
"Galiar" menperaezinak 105 urte hauetan tematu dira bizimodu modernoari egokitzen eta zeure urian zentzua bilatzen"baskuenzeari" .
Gaur egun, zeure jaiolekutik oso gertu, Zamudioko Atarian, euskarazko liburuekin ondo hornitutako denda baino megadenda zabaldu dabe orain dala ez asko. Apur bat haratago, Plaza Barrian, zer eta Euskaltzaindiaren egoitza nagusia dago. Itsasadarra zeharkatzean, San Bixente kalean, Tenplua bera. Bizitza modernora bikain egokitutako parroki zinema izandakoa, nondik igaro diran bizitza modernora ondo egokitutako musikari hauek edo antzezle hauek, Bilbon sortuak eta "baskuenzea"gaz ondo lotutakoak. Ahuntz hauen kabia dan geure Tenplua.
Halaber, Don Miguel, Julen Gabiria, Paddy Rekalde, Urtzi Urrutikoetxea edo Patxi Iturregi moduko idazleak azken urteotan "baskuenzez" ondo baino hobeto erretratatu egin dabe ezagutuko ez zenduan Bilbao hau.
Errematerako, egunotan abian ipini dabe orain arteko bigarren blog komunitatea baskuenzezkoa Mahatserrian, Tomaterrian orain dala urte batzuk sortutako beste horren ondoren. Are gehiago, batzuk lelengo euskarazko telebista katea sortu nahi dabe urian.
Zer dan bloga, dinozu? Zer dan telebista? Esan daigun bizitza modernoak ekarri deuskuzan tresna bi dirala, Don Miguel, euskaraz eginda be zentzua deukienak.
Erantzunak
Nork: eddie.2007/09/25 16:52:09.799 GMT+2
Nice post
My Miami by edongzkisieteNork: edongzkisiete.2008/01/07 20:34:13.321 US/Central
http://edongzkisiete.wordpress.com/
Nork: .2008/03/31 11:22:40.893 GMT+2
Azkenean, Zea Maysek edo Paddy Rekaldek eta bai megadenda liburudendak ere, nire eta nire herrikoaren alde Unamunok baino onura eta balio handiko gauza gehiago egin zutelakoan etzango gara...
Barkatu Unamunoren erruengatik ez diren nire akats ugariak, Bilbokoa naizela eta...
agur
Nork: Jokin.2008/03/31 12:55:44.309 GMT+2