Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/22 20:13:10.998 GMT+2

Ona ala euskalduna?

Ona ala euskalduna? Zer da garrantzitsuagoa: Herriko anbulatorioko medikua ona ala euskalduna izatea?

Nafarroako eremu euskaldunean bizi dan geure senide euskaldun abduzituak argi deuko: Osagile ona izatea gura dau, eta bost axola jako euskalduna, errusieraduna edo esperantoduna bada. Urrutiko intxaurrek liluratuta, euskaldun konplexudunek esan gura dabena, fondoan, sendagilea ona eta euskalduna izan ezin litekeela (!). Ona izateko gazteleraduna izan behar dala (!). Euskara? Behiekin eta gainontzeko animaliekin ibiltzeko, bai eta ilobekin mintzatzeko be. 

Holako zeozer gertatzen ei jako Bizkai Buru Batzarreri: Euren ustez Bilboko alkategai hoberena (Iñaki Astuna) aurkeztuko dabe datozan hauteskundeetan, euskalduna ez izan arren. “Ona” ala euskalduna? Eurek “ona” aukeratu dabe.

Beraz, Elebideren zerbitzua estrenatu nahi badozue, badakizue botxotar horiek. Edo Behatokia nahiago badozue, orain arte sekula erabili izan ez arren, orain deukozue aukera beste botxotar horiek.

PD Ezin da izan anbulatorioko medikua ona eta euskalduna izan aldi berean? Ezin da Bilboko alkatea "ona" eta euskalduna izan?

Nork: patxi.2006/10/22 20:13:10.998 GMT+2
Etiketak: botxokaria | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ona edo euskalduna? Oraingo honetan auzia beste bat izan da, EZ euskalduna EZta ona ere: Iñaki Azkuna.
Hori da Botxotarron patua...

Nork: Auzokidea.2006/10/24 23:26:03.320 GMT+2

Hori da Botxotarron patua seo company

Nork: eddie.2007/09/25 17:10:46.120 GMT+2

Nice Blog.

My Miami by edongzkisiete

Nork: edongzkisiete.2008/01/07 20:39:49.135 US/Central

Holako zeozer gertatzen ei jako Bizkai Buru Batzarreri: Euren ustez Bilboko alkategai hoberena (Iñaki Astuna) aurkeztuko dabe datozan hauteskundeetan, euskalduna ez izan arren.

Tracy@ Miami

Nork: Miami.2008/03/30 22:06:35.366 GMT+2
http://miamiyellowpages.org/real-estate

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak