Erakunde armatu ilegal eta legal banak aurreko egunetan egindako erakustaldien ondoren, Sevillan “terrorismo bakarraren biktima bakarren erakunde bakarrak” “hiritar-matxinada” aldarrikatu dau ZP-ren aurka pasa dan asteburuan, M-11ko sarraskiaren inguruko euren eldarnioak lau haizetara beste behin zabalduz.
Halandabe, mundu arrano hau ez dabe erabat bereganatu indarkeriak eta aldrebeskeriak. Sevillatik ehunka kilometroetara, Otsagabian ahuntz batzuek plazara urten dabe eta euren proiektu politiko interesgarriaren aurkezpena egin dabe.
Berria-k ekarri deusku albistea: NOK (Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa) izena deukon ahuntz-alderdia aurkeztu dabe pasa dan asteburuan be bai, Sevillako aker haiek marihuana edo haxix barik flipatzen eben bitartean. Alderdi politiko barriko kideek Foru Erkidegoko hurrengo hauteskundeetan lehiatzeko asmoa deukie. Eta holako gauza ederrak irakurri deutsiedaz:
"Alderdi politikoa jada egina dugu, irailaren 4an atera zen horretarako dokumentazioa, Espainiako Barne Ministeriotik. Serioak gara" (...) "Ez gara hippyak." (...) "Denok tokia izateko moduko alderdi politikoa antolatu dugu, ideologia bakarra kannabisaren legalizazioa duen alderdia."
"Nafarroan, ia EAEko beste lurraldeetan adina kontsumitzen da, eta hori ikaragarria da, biztanleak kontuan hartuta. Hori hornitzaileek ematen diguten datua da."
"Orain, zainzuria jota dago, Txinatik ekartzen dituztenekin lehiatu ezinean, eta kalamua aukera ona litzateke arlo hori berpizteko."
Idatzi artikulu bat