Jose Mari Bakero: "Lehen nahikoa zen iparraldekoa, indartsua eta lagun koadrila ona izatea lehiatzeko eta partidak irabazteko. Orain hori ez da posible. Horretan hausnartu behar da, eta taldeak etxean babes handiagoa izan behar du".
Miguel Fuentes: "Taldeak etxean jokatzen duenean nabaritzen duen presioa gakoetako bat da. Beste zelaietan, zaleek dena ematen dute euren taldea animatzeko. Horren inguruan hausnartu beharra dago".
Atzo Miguel Angel Lotina estreinatu zan Anoetan. Sekula ez bezalako jokoa egin eban taldeak eta (kasualitatez?) inoiz ez bezalako aupadak jaso zituen harmailetatik.
Beste modu batean esanda, sekula ez bezalako aupadak jaso zituen taldeak harmailetatik eta (kasualitatez?) inoiz ez bezalako jokoa egin eban.
Arrasateko lankide batek Grezian egon barri da eta esan deusta Delfoseko orakuluan ikusi dauala ederto sufridu bai baina salbatu egingo garela azkenean. Hordago txikira!
Erantzunak
Asteleheneko Goienkarian irakurri dot esaldi antologikoa, "El respetable" sektore deprimitu eta txistularia ondo islatzen dauana:
"Hain txarto dagoan taldea ezin dozu animatu". Lorea izeneko batek sinatzen dau eta galdera-inkesta tipiko horietako bateri erantzuna da, kasu honetan "Uste dozu entrenatzaile barriagaz Erreala zulotik urtengo dauala?".
Portzierto, inkestatxoaren erantzunak ikusita, Debagoienean depresinoak jota dago koadrila gehiena, gehienek ezetz erantzun baitabe. Lorea ez da deprimiduta dagoan bakarra.
Aspaldi pentsau dot, hidro-hegazkin bategaz partidak hasi baino 30 minutu lehenago Anoeta fumigatuko bagendu "Prozac"-egaz edo beste antidepresibo bategaz (20.000 lagunendako dosia kalkulauta), agian beste animo batzuk ikusiko ziran.
Baina espero daigun "Prozac"en fumigazino masibo hau beharrezkoa ez izatea azkenean, eta Vila-Realeko partidan ikusitako jarrera taldean eta "El respetable"rengan ez izatea espejismoa....
Nork: patxi lurra.2006/11/04 10:01:56.256 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi
Nork: eddie.2007/09/25 17:00:34.423 GMT+2
Nice blog.
My Miami by edongzkisieteNork: edongzkisiete.2008/01/07 20:36:20.461 US/Central