Aquest blog
AED: Arrasate Euskaldundu Dezagun; AHED: AHuntzaren Eguerdiko Doministikua.
Surrealismoa, berba-jokoak eta umore absurdoa lantzea gauza ederra da, are gehiago geure hizkuntzaz. Horrexegaitik, blog hau Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua legez izango da, ahalegin estetiko bitxia baina ez hutsala. Beraz, Monty Pythonen produkzinoak, Mel Brooks-en "Young Frankenstein" (1974) edo Jose Luis Cuerdaren "Amanece que no es poco" (1988) moduko pelikulak gozatu egin dituzten topagunea izan daiteke blog hau.
Bestalde, errealismoa (aupa Real!), hiztegi serioa eta umorezkoak ez diran gauzak be jorratuko ditugu gune honetan: ogibideak irakatsitako kontuak, militantismoak inspiratutako utopiak, egunerokotasunak ikusaraziko eta entzunaraziko paradoxak eta abar.
Onddo etorri. Benvidas e benvidos.
Portzierto, kolaborazinoak eskertuko ditut.