Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Patxi Lurra

*"Los años que he vivido en Europa son ilusorios. Yo siempre he estado (y estaré) en Buenos Aires" (Jose Luis Borges)*

Bilbotarrok nahi dogun tokian jaio izaten garelako, neuk Burgos aukeratu neban, 1971ko egun edurtu batean. Uger egiten Lekeitioko uretan ikasi neban, baina horretaz ez naz ondo gogoratzen. Amak Bilboko matrikuladun Dyane 6 urdina eukala bai oroitzen naz. Aita, lesakar donostiartu jeltzalea dot. Txikitan idazlea izan nahi neban, baina Medikuntza ikasten amaitu nintzan, Madrilen. Azken urteotan Arrasateko ospitalean nabil beharrean.

Solokoetxe auzoan, Botxoan, bizi gara Maider errenteriar bilbotartua, Pello gipuzkoartzeko bidean dagoan bilbotarra, Felix bergarar botxotua eta laurok.

"Euskaldun barria" izandakoa naz, orain euskalduna naz, adjetibo barik, edo izatekotan "praktikantea". Gustauko litzaidake "katalunieradun barri" edo "portugesdun barri" be bihurtzea, eta agian bidean nago dagoeneko. Iñaki Peña dot izena, baina Patxi Lurra sinatzen dot sarean-eta.

Francisco Tierra-k, Barakaldoko medikuak, Burtzeña auzoan kontsulta eukan. Testamentuan, bai kontsulta baita inguruko lursaila be ikastetxe bat eraikitzeko emon zituen. Besterik ez dakit haren biografiari buruz.


Estatistikak