Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/14 09:41:49.684 GMT+2

Aita barri euskaldun baten baladak (VI)

Lelengo eta bigarren ereduak

"Aita izan diren bertsolari asko dago, eta beren martxan jarraitu dute plazaz plaza." Oihane Perea, bertsolaria eta ama.

"Ni beti etxetik kanpo ibili izan naiz. Edo ez, jendeak uste bezainbat. Ez dakit. Baina ez dut gure umeen hezkuntzan eragin ez izanaren sentsaziorik." Andoni Egaña, bertsolaria eta aita.

(Nabarra, 67.zk, 33.orr.)

Hirugarren eredua

"Haurren hizkuntza?" galdetzen dau neskato baten abotsa. "Euskaraz bai, baina zuek zer?", helduei zuzenduz.

Lehengo egunean entzun neban Euskadi Irratian Oarsoaldeko elkarte batek egindako iragarki bikaina, goiko pasarteak zituena.

Zer atxakiak emongo dituzte guraso euskaldun selektiboek?

Mikro-nazinoak

Nazino euskaldun bat eraikitzen amestu baino lehen (????), galdera marka guztiekin, sortu daiguzan familia, koadrila, futbol talde, osasun-zentru eta kultur etxe euskaldunak. Mikro-nazino euskaldunak eraiki daiguzan.

Nork: patxi lurra.2006/10/14 09:41:49.684 GMT+2
Etiketak: doministikuak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bertsolaritza aipatzea ere... Haserretuko zaizkizu/zaizkigu! Kar, kar, kar!

Nork: Nahikari.2006/10/14 13:01:09.435 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/begietatik

Pozten nauk mikro-naziño-eraikuntza lagun bat gehixago topatziaz!

Nork: oier g.2006/10/16 23:18:27.513 GMT+2

Joño, Oier! Neuk pentsaduz unibertsalista zinala... eta mikro-nazionalista zara.

Nork: patxi lurra.2006/10/19 00:03:53.009 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi

Euskal Baladak izeneko antologian aurkitu leike seo company

Nork: eddie.2007/09/25 17:14:19.732 GMT+2

Nice Blog.

My Miami by edongzkisiete

Nork: edongzkisiete.2008/01/07 20:40:01.248 US/Central

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak