Hau ez da benetako agurra, beraz ezta leziorik be zuentzat. Leku-aldatzea, trasladoa edo mudantza egingo dot euskal blogosfera honetan, Goienatik Mahats-Orrietara, informatikak eta teknologiak ahalbidetuz gero. Gipuzkoatik Bizkaira. Eta argi ta garbi gera dadila honek ez deukola zerikusirik Zubiaurreren aferagaz. Neuk ez dot giputzekin harremanak apurtu, ganera Errealekoa naz.
Eta Goienatik joango naz baina ez Debagoienetik. Hamen segiduko dot astelehenetik barikura, betiko lekuan eta betiko moduan. Gura izanez gero, helbide barrian topauko nauzue (oraindino ez dodan arren).
Beste barik, moito obrigado bihotzetik Goienako jenteari abentura honetan sartzen errazteagaitik. Plazerra izan da.
"Ahazteko esango nioke
Ez pentsatzeko iraganaz
Ez dela xamur ulertzen
Agurraren lezioa
Agurraren lezioa."
Azken orduko P.S. Martxan dago jada!! Irakurriko gara alkar: http://www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Erantzunak
Nork: Jozulin.2006/11/28 00:02:56.486 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin
Alokairuan egongo zara? Jabe bihurtu zara? Notario gastuak zenbatekoak dira?
Nork: iturri.2006/11/28 21:22:22.551 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Nork: apostata.2006/11/30 09:52:27.329 GMT+1
Ea ondo ateratzen zaizun! Badakizu, informatika munduan, ondo dabilen zerbait aldatzea arrisku handia da: jainko-jainkosa horiei aldaketak ez zaizkie gustatzen edo...
Zure 'etxe' berrian ikusiko gara ba!
Nork: parrokianoa.2006/12/05 15:48:32.685 GMT+1
Nork: seo.2007/09/25 16:39:15.934 GMT+2
http://seo.xon.us/
Nork: seo.2007/09/25 16:41:36.975 GMT+2