Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/09 13:05:10.942 GMT+2

Gogoz kontra

Inon ahari-talka ikusgarria eta patetikoa baldin bada geure inguruan, inon hori Bidasoaldea da. Hala ere, ikuskizunaren aurrean gagozanok, herri bi horietakoak baldin ez bagara (ez dakit 4 amatxi-aitatxiak be Irungoak/Honddarbikoak izan behar dituzun), ezin dogu eritxirik emon, egunotan gogorarazi izan deuskuen legez. Neuk, beraz,ezin dot eta ez dot eritxirik emongo. Maider eta Felix be, ixil-ixilik geratuko dira. Gogoz kontra. Geldituko naz Aitzpea Leizaolak egunkarian eguaztenean idatzitakoagaz: "Gezurra dirudi 60ko hamarkadaren amaieran desagertu beharrez omen zegoen usadioak zer-nolako traza hartu duen azken hamar urte hauetan."

Eta Kontxako Banderan trainerua animetako honddarbitarrak izan behar ez dogunez: Aurrera Hondarribi!

(Neuk, fondoan, datozan Japoniako hauteskundeei buruz berba egin gura neban, baina japoniarra ez nazenez, ezebez.)

Nork: patxi lurra.2005/09/09 13:05:10.942 GMT+2
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ba nik emon gure neban nire eritxia zure blogaz, baia ez zaitudanez ezagutzen, ba ezebez. ;-)

Nork: Jozulin.2005/09/10 13:09:16.091 GMT+2
http://jokotoki.blogspot.com

Kaixo Patxi Lurra,

Ba nik bai ezagutzen zaitut. Hala ere ez dut eman nahi alardeari buruz dudan iritsia, baizik eta jendearen portaerari buruz. Badakit bulling kasuak herri guztietan gertatzen direla, baina herri bateko helduek horrelako eredua ematen badiete herriko haurrei, ez dut uste tolerantzian hezitzen ari direnik haur horiek. Ez behintzat Iñigo Lamarka Arartekoari "marikonazo" oihukatu zioten ume horiek. Kimua

Nork: kimua.2005/09/11 12:18:23.062 GMT+2

Ah, ahaztu zait. Edozein egunean "marijuanen" elkartuko gara. Muxuak zuretzat Maider eta Felixentzat.

Nork: kimua.2005/09/11 12:20:35.632 GMT+2

Azkenean bai: Aupa Fuenterrabía! Kontxako Banderaren inpugnazinoa gora-behera, ikusgarridxa benetan Astillero eta Castroren aurkako lehidxa.

Inpugnetan hasita, baina, neuk Alardea be inpugnauko neuke, ezetz? GPSren bidez behintzat oso argi ikusten ziran irregulartasunak... Eta GPS barik!

PD Aupa Kimua!

PD Aupa Junitxiro txapeldun!

Nork: patxi lurra.2005/09/11 21:46:13.483 GMT+2

Ba nik, ez-iritzi baten ordez, proposamena:

Eta Elkarrikoek ezin dute Alardearakin ezer egin? Badakit arazo handiago bat konpontzeko sortu zirela, baina bekadun bat bidali elkarrizketa mesanotxie bat antolatzeko behintzat...

Nork: Parrokianoa.2005/09/21 10:41:19.562 GMT+2

Proposamen fina, Parro. Itsaso Mendia moderatzaile lanetan ipiniko dogu. Ez da bekaduna, baina pekatu batzuk edukiko ditu. Oso neska majua.

Nork: patxi lurra.2005/09/21 20:31:28.304 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak