Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/04/25 19:13:26.350 GMT+2

Aitagai euskaldun baten memoriak (VII)

Heldua izatea

Horixe da gurasogai askoren bildurra, neurea barne. Hau da, gaztaroari agur esateko bildurra dator seme/alabagaz batera.

Edo behintzat guraso horiek bezalakoa ez izatea: Lehengo egunean Maider eta biok Doña Casildaren Parketik pasau ginan, aspaldiko partez. Arte Ederretako Museoaren ondoan badago umeentzako esparru bat, hauek jolasteko gunea baina kanpoaldean, parkean berton, kalean. Arratsaldeko ordu hartan petauta egoan, gurasoez eta umeez leporaino. Gurasoak eta umeak Indautxuko tribukoak ziran, Gran Viako edozein erakusleihoren manikiak legez jantzitakoak. Nuevas Generaciones-en Batzar Nagusia emoten eban! Laostia!!

Bienvenido a casa pelikula ("Onki xin etxera") ez dabe izendatuko 2007ko Oscar Sarietarako, baina gurasotasunaren gaia bete-betean jorratzen dau luze (azken aldiotako pelikula gitxik egin ez bezala), ikuspuntu askotatik, gaur egungo gizartean kokatuta eta modu dibertigarrian. Esaldi bigaz gelditu nintzan. Lelengoa, oso argia: "Umeek ezin dituzte umeak eduki". Eta bigarrena, birrintzailea: "Bizitza errelebutako lasterketak bezalakoa da. Gurasoa izaterakoan, aita/amak lekukoa pasatzen deutsa seme/alabari, eta lasterketa hor amaitzen da gurasoarentzat."

Heldua ez izatea

Gogoratuko zarie, akaso, Garzón epaile txit ahanztezinak botatako hartaz, ezta? Bilbotar asko Gurutzetako Ospitalera joaten zirala umeak edukitzera, baina gero Bilbon erroldatzen zituztela haurtxoak Barakaldo toki xarnegoegia zalako, ez behar bezain euskalduna.

Mesedez, inoiz ikusten banauzue traza horretan jantzita datozan hamar urteetan, Zamudiora (edo Santa Aguedara) eroan nazazue zuzen-zuzenean... Baina etorri bisitan, arren.

Garbiketa etnikoa

Geuk horixe egingo dogu. Gurutzetara jungo gara azkenean (gauzak ondo), eta gero Pello Botxoan erroldatuko dogu, guztiz euskalduna dan uri honetan.

Hauxe izango da aitagai honen memorien azkenaurreko kapitulua. Hurrengoa, ospitaletik igaro ondoren idatziko dot, antxumea (Jozulinek erabilitako berba) munduko alde honetan dagoeneko edukiko dogunean.

(Idoia eta Leire: mila esker!).

Azkenaurrekoa

Txibediamo!

Nork: patxi lurra.2006/04/25 19:13:26.350 GMT+2
Etiketak: doministikuak | Permalink | Erantzunak (11) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Lehenengo zita hori ondo ikusten juat, baina bigarrena, guzurra izateaz aparte, lar gogorra dok. Bizia ez dok errelebutako lasterketa. Halango lasterketarik ondiño asmau barik jak. Bakotxak tarte bat egin behar jok, eta hasierakoa bere gurasoen laguntzaz egiten jok eta hirugarrena bere seme-alabei laguntzen, danon artean ahal danik eta alkarren gertuen eta bidean aurrenera. Ez dok hobeto holan?

Mosu handi bana

Nork: Prai Guadiana.2006/04/27 23:38:03.967 GMT+2

Hori bai gauza aldrebesa Patxi!

Gaztaroa bukatu? Umeek alaitasuna oparitzen dizute, karroka!

Tira, badira hamaika guraso, umeek sekulako traba egiten dietenak, oporrak hartzeko garaian, parranda egiteko garaian, hau eta beste egiteko garaian, baina neri, hain aitzakia exkaxa iruditzen zait!

Beste arazo batzuk ezkutatzeko edo aurre ez egiteko aitzakia izaten dira askotan umeak.

Beti dago modua zeuretzako denbora hartzeko, txandaka, lagunekin umeak utziz...

Gaztetasuna aukera bat da beti, inola ere ez egutegiak ezarritako arau saihestezina.

Nik gazteasko ikusten det nere burua behintzat, eta karroka ditut umeak.

Zorion betea ezagutzeko atarian zaudete! Umea jaio eta malko errekak masailan behera... Aiii ze oroitzapenak.

Zuek izango dituzuen begizuloak gutxi barru! zorionekoak! ;-)

Zorte on, eta asko gozatu.

_

Nork: Patxi.2006/04/28 17:55:26.516 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Kaixo Patxi! Nere amak beti esan izan dit umeek gaztetu egiten dutela, beraz ez esan agur gaztetasunari. Gainera gogoratu beti esaten dizudana: Zu beti nerabe bat izango zera! Aizu, eta oraindik badago denbora Pello jaio baino lehen beste kapitulotxo batzuk idazteko, e? Beno, muxu haundi bat.

Nork: Maider.2006/04/29 10:02:27.732 GMT+2

Muito obrigado danoi animoengaitik.

Baina gauza bat ahaztu jatan komentatzen, Traper (eta enparauak): "Bienvenido a casa" pelikulan, pertsonaje bat dago globalizazinoaren aurkako ekintzailearen papera betetzen dauana. Horretaz gain, zer da eta... "Ikea K.K." plataformaren kidea!!!

Ikea kanpora! Ikea kanpora!

Nork: patxi lurra.2006/04/29 12:00:12.866 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi

Nik be benetan diñotsut aitatasunak ez dauela zahartzen, izetekotan be helduagotzen zaittu, baina hori ez da txarra, ala?

Eta zelatan artikulu sorta hau bukatu umia jaixoten danien? Aitan lana orduen hasten da, aizu!

Nork: e-gor.2006/04/29 17:25:57.186 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog

Bai, Patxi: umia jaixotziakin amaittu kronikia? Zeren bildur haiz ba? Blogista desaprensibon batek heure umia hezteko moduaz barre egingo daben edo...? Mmmmuahahahaw...! O.

Nork: oier g.2006/04/29 23:11:30.368 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/orakulua/

Arrazoi osoa deukozue. Eta, ikusiko dozuenez, aldatu egin dot artikuluen sortaren izenburua. Artean aita ez nazela, lelengo hauek izan dira "aitagai euskaldun baten memoriak", eta aita barria izango nazenean... gero gerokoak.

Bestela, haurdunaldia bederatzi hilabete danez, bederatzi artikulu idatziko dot. Bi faltan orduan...

Izan untsa!

Nork: patxi lurra.2006/05/02 14:03:26.905 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi

Gure herriko aspaldiko pediatrak (http://www.poesiaenelparamo.com/) honakoa esaten zuen: "Txikiak direnean diozu: Jateko moduan dago! eta handiak direnean diozu: Zergatik ez nuen orduan jango!". Bromak aparte, laster duzu seguraski bizitzako egunik zoriontsuena. Zabaldu ondo bihotz-begiak eta gorde betiko momentu horiek.

Nork: Jozulin.2006/05/02 23:49:11.330 GMT+2
http://www.blogak.com/jozulin

Animo Patxi, eta muxu handi bat Maiderri. Zuk badakizu umeek bezala disfrutatzen, eta Pellorekin ere itzel disfrutatuko duzu. Gauza ederrei ez zaie beldurrik izan behar, bizitza osoa aldatuko badigute ere.

Nork: Julen.2006/05/03 13:59:18.794 GMT+2

Mila esker zuei be! Gauza ederrei bihotz-begiak adi-adi deukodaz jada, baina Pello beste zeozer ederragoa izango dalakoan nago, bai.

Bestela, Julen, ikusi dozu zelan pertsiana jaitsi arren irakurle intsumisoak dituzun blogean?

Nork: patxi lurra.2006/05/03 18:55:23.732 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi

Ya, ya, konturatu naiz. Batak besteari emaila eskatzen, zitak egiten... martxa honetan kontaktu intimoetarako blog bat sortu beharko dut!

Nork: Julen.2006/05/04 08:12:27.949 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak