Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/04/16 20:33:24.542 GMT+2

Alberdi Eguna

"Euskal Herria nire aberria da". Ez da esaldi orijinala, eta ustekabe gitxikoa Marcelo Usabiaga Jauregi izeneko batek esandakoa dala baldin badakigu. Pertsona hori ordiziarra dala jakinda be, sorpresa gitxi. Baina komunista, mugalaria eta makia izandakoa dala esaten badeutsuet? Komunista izateak ez dakar ba aberrietan ez sinistea? Jorrailak 14, Errepublika Eguna; Jorrailak 16, Aberri Eguna. Aurton etorri dira bata bestearen atzetik, esanguratsua benetan: Ezkertiarra eta abertzalea izatea bateragarria da? Zer gurago: Lizarra-Garazi ala Kataluniako esperientzia? Oinaztarrok ganboatarrekin edo gaztelar errepublikarrekin?

Eskerrak ikurriƱa bakarra dagoela, eta ez hamazazpi, hamazazpi Aberri Egun dagoen legez. Eta zer pentsetan dabe gaztelar errepublikarrek ikurriƱataz? Eurena zein da ba: zuria, berdea eta gorria ala gorria, horia eta morea? Bat egitea ez da bape erraza, baina ez da ezinezkoa, bestelako Abotsek frogatu dabenez. Genero kontua izango da...

Amaitzeko, gaur beste ospakizun bat eduki dogu esku artean Maider eta biok, orain dala urte bat Otsagabian egindako festa zirraragarria gogoan. Eta bazkaldu dogun jatetxeko kamareroaren hiztripuari esker lortu dot artikuluaren izenburua: Gora "Alberdi Eguna"!

Nork: patxi lurra.2006/04/16 20:33:24.542 GMT+2
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak