Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/04/04 18:54:54.297 GMT+2

Borroka da bide bakarra

img_abr_04_2006_56_28

img_abr_04_2006_57_13

Zaldieroak asmatu dau, neure ustez, bizitza luzea eduki dezakeen pertsonajea: Pello Iturriondo alias "Pradesh Nariyama", desobedientzia zibilaren ildotik doian borrokalari bakezalea, budismoak edo Ekialdeko beste filosofiaren batek ukitutako hippy euskalduna. Bikaina!

"Pradesh"en agerpena XVIII/IIC Makro-sumarium tamalgarriaren eskutik etorri da, epaile espainiarrak Mario Zubiaga moduko ahuntza "The Organization"-egaz lotu nahian ibili diranean.

Gehienak bat gatoz esatean ETA argi eta garbi arbuiatzen dauan norbaiteri ETArena izatea leporatzea kafkiarra dala, helbururen batean bat egitearren. Oso muturrekoak diran aker batzuk baino ez dabe horretan sinesten. Baina tristea da borrokaren beste bide batzuk hartzen dituzten horiek ze sostengu gitxi lortzen dabe geure artean euren baliabide horiei jagokienez. Aker batzuk alkartasuna adierazten deutsie ahuntz horiei beste aldeko akerrek egindako injustiziagaitik... eta kitto. Hippy horien planteamenduei buruz oso berba gutxi irakurri dot. Adibidez, Demoek SNCF-ren deukien norgehiagoka baketsuaz be berba gitxi. Trenbideetan mus txapelketak antolatzea edo tren geltokietan dantza emonaldi aldarrikatzaileak egitea oso xinpatikoa da, baina borroka (armatua) izan da bide bakarra aker askorendako, orain arte behintzat.

Hau guztia etorri jat burura Water pelikula ikusi ondoren, Mahatma Ghandiren irudia goraitatzen dauana. Neuk be uste dodalako borroka dala bide bakarra. Pradesh, herria zurekin!

Nork: patxi lurra.2006/04/04 18:54:54.297 GMT+2
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Borroka da , bide bakarra ! " 12 urte ditut eta betidanik egon naiz akorde hitz hauekin. Euskal Herria askatu!

Nork: Iraia .2006/11/02 13:12:43.889 GMT+1

Neu beste borroka hauetaz nenbilen, Iraia.

Baina horien bidez, horixe baietz: Freedom for Baskistan!

Nork: pradesh nariyama.2006/11/05 10:18:58.366 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak