Inplikatzea
*Andree partoon paraten zanen, gixona sillan jarri ta ankak zabalik imiñi, andree beran ganen jesarri, ta nai ordu bi tardaten dittule andrek, nai zazpi ordu tardaten zittule umeek jaioten, an eduki beer gixonak andree. Ori ixeten zan oiñ oian eukittee lez, ba lengo kostunbree.* (#)
Pello Kortaxarena da, baina 15 urte eta hilabete bi itxaron behar dogu, gitxi gora-behera. Garrantzitsua da txiki-txikitatik balore egokiak transmititzen hastea, eta horixe bera egiteko prest nago. Hori bai, kale egingo baeustan, aizkolaria izaten konbentzitzen saiatuko nintzan, B plana hain zuzen B. Jakina, txapelduna izateko, Mindegia barria. Zorte apur bategaz fonendoskopia eseki ahal izango dot... 15 urte eta hilabete bi barru.
Hori bai zala aita inplikatzea!
Errealak badeuko urtenbidea
(#) Urdulizeko testimonioa. "Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara" Etniker, 1998.
Idatzi artikulu bat