Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/03/15 21:48:53.427 GMT+1

Herri fantasmak

Normala da etsaiaren argudioak aintzat ez hartzea eta zeureari eustea, baina ikaragarria iruditzen jat etsaiaren existentzia bera be ukatzea. Adibidez, Hamas-ek Israel existitzea be onartzen ez dauanean edo alderantzizkoa Palestina-ko herriagaz. Fantasmak fantasmen aurka borrokan dabilz, beraz, bestalde errealegia dan gatazka batean.

Oraingoan, "Haritxoen Jauna" etorri jaku bere fantasmekin (portzierto pilatzen jakozanak: Prestige, M-11, Baskistan, Katalunia,...). Azkena izan da Baskistan-en existentzia ukatzea, Daily Basque-k gaur kaleratu dauanaren arabera: "El Pueblo Vasco no existe ni ha existido nunca" (hizki larriak neureak dira). Esaldi borobila irakurri ondoren, halandabe, errekzionatzea lortu dot. Geroxeago, hain zuzen be, hasi naz dana ulertzen: Horrexegaitik "El Correo Español–El Pueblo Vasco" egunkariaren izenetik kendu zituzten "Español" eta "El Pueblo Vasco", Euskal Herririk ez dagoalako (ezta Espainiarik be?).

Ez existiduarren, baina, lan handia emoten dogu, Israel, Palestina, Errusia, Txetxenia, Maroko, Sahara eta beste “herri fantasma” batzuen moduan. Halaber, Eslovenia, Kroazia, Bosnia eta Kosovo be existitzen ez ziran herritzat hartuko zituen Slobodan Milosevic-ek. (Gugan ez bego). Eta abar, eta abar.

Baina mundu honetan danak deuko konponbidea (Deportivo Alabesak izan ezik). Eta mamuek be bai.

Nork: patxi lurra.2006/03/15 21:48:53.427 GMT+1
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak