Euskal prentsaren lanak gunea Armiarma web atarian sartu dabe. Egia esan, sekulako lana egiten dabilz hauek azken hilabeteotan, oso eskertzekoa: Informazino interesgarria euskaraz klik batean. Gai honen inguruko artikuluan honek harrapatu ninduen: "Euskal prentsa mespretxuz hartu izan da historian zehar" (euskarazkoa, oharra despistatuendako) "Egiaz balio zuena erdaraz idatzia zegoela uste izan baita. (...) Mespretxu hori barneratu da gure artean ere."
Igaz, Aitor Zuberogoitiak Bidegorriak hizkuntzentzat liburua argitaratu eban. Berton, besteak beste, holakoak idazten zituen:
- "Euskarari betelan hutsa ematen bazaio, gauza funtsezkoak erdaraz esaten badira, irakurlearen inkontzientean euskararekiko sendotuz doan ustea hori izango da: larre motzean ibiltzeko hizkuntza dela, balio sinboliko handia baina praktikotasun urria duen ikonoa dela; hots, beste hizkuntza dela zinez ezinbestekoa."
- "Conclusio: euskararen nagusitasunean oinarrituriko hedabideak sendotuta, ausaz (eta nahiko lan orduan ere) euskararik ez dakitenen arreta erakarriko dugu. Beste moduz jokatuta, ordea (ohartuki zein oharkabean), euskararen egoera diglosikoa betikotzen lagunduko genuke."
Euskal hiztunon bide gorriak? Hordago txikira!
Idatzi artikulu bat