Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/15 21:33:56.921 GMT+1

Xarnego (II)

Río Mundo.

Irakurri dot azkenean Jon Maiaren liburua, Gasteizen anaiaren etxean Olentzerok ahaztuta laga ebana. Kostau egin jat istorioan sartzea, aitortu behar, tartean hartu dot beste liburu bat “Riomundo” amaitu baino lehen eta, kasualitatez, antzeko gaiak jorratzen zituen: familia, gerra, erbestea. Bestea askoz gordinagoa zan, e-gorrek itzitako "Maus" izeneko komiki bikaina, baina tira.

Orain dala pare bat aste, Jordi Sevilla kataluniar sozialistak José Montilla kataluniar sozialistari “xarnego” deitu eutsan, bigarrenaren jatorri andaluziarra dala eta.

Pasarte batzuekin gelditu naz, azken finean. Maiaren “abuelo”ak herritik urten baino lehenagoko zirraragarri hura, amamari buruzkoa: "Egunak zeramatzan egunez bidaian irten aurreko dena prestatzen eta gauez negar egiten." Edo beste hura, euskal herri horretara iritsi zirenekoa, bizitza bera baino errealagoa: "Herriaren izena baino lehenago ikasten zuten fabrikarena". Edo beste hau, Jon Maia txikiari berari buruzkoa, aurreikuspen gaitasun kaxkar-kaxkarra erakusten dauana: "Alferrik izango da, ama hizkuntza espainola bada alferrik da". Umeak ikastolara bidaltzea, alegia. Aititea, aldiz, zuzenago ebilan: "Posturagatik hau bertsolaria aterako zaizue". Nahiz eta amamari gustau ez: "Ai ez, ez mesedez. Horiek hildakoa ere aspertu egiten dute eta!"

Sevilla versus Montilla

Sevilla? Abizen kataluniar peto-petoa, jakina.

Nork: patxi lurra.2006/02/15 21:33:56.921 GMT+1
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak