Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/18 19:13:23.453 GMT+2

Botxokaria

Zenbat gara? 4, 1, 3, 5, 7?

Bilbotar guztiok ez dogu "El Correo (EspaƱol)" egunero erosten, ez gara zuri-gorriak eta ez gara bakarrik erdaldunak. Ondorioz, botxotar batzuk "Berria" irakurten dogu eta Real Sociedadekoak gara. Batzuk inkluso Vigoko Celtakoak. Batzuei zezenketak baino zezenak gustetan jakuz eta batzuk badakigu Irunberri non dagoan. Zazpi Kaleetan jente guztia ez da mozkortzen, batzuk esperantoa ikasten dabe Barrenkale Barrenan. Bilboko beste batzuk Ghanan edo Irlandan jaio izaten dira, eta bestetzuk musulmandarrak dira eta Solokoetxen barikuro batzen dira. Bilbaotar batzuk tunning egiten dabe eta beste batzuk surfing...

Beste bilbotartasun bat posiblea dalako, irakurri Botxokaria. Lantzean behin, blog honetan.

Nork: patxi lurra.2005/07/18 19:13:23.453 GMT+2
Etiketak: botxokaria | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ongi etorri euskal blogosferara, Patxi. Seguru nago gauza interesgarri asko aurkituko ditugula hemen. Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/09/01 08:53:34.057 GMT+2

Aupa Patxi! azkenean bihurtu zara blogari, baneukan gogoa. Animo!

Nork: Julen.2005/09/01 11:35:39.127 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/gabiria

Hi, horixe dok eduki polita hemen ipini duana! Ez dok harritzekoa nireak baino bisitaldi gehiago izatea. Nik neuk bisitatuko juat gehiagotan, hori seguru!

Animo eta aurrera. Goraintziak Felixi.

Nork: Frai.2005/09/02 00:24:24.400 GMT+2
http://koldosv.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak