**Juan Masiá, jesuita eta Comillasko Unibertsitatearen Bioetika** katedraduna, Ratzinger-en Elexaren azken biktima da. Elex-agintariek aholkatu eutsien hedabideetan edo modu publikoan gai batzuetaz berbarik ez egitea, baina ez eban obeditu eta orain gauzatuko dituzte mehatxuak.
Masiá-ren planteamenduen adibidetzat, hurrengoa; "Entre dos inquisiciones" artikuluan Bioetikaren inguruan dagozan bi muturrak kritikatzen ditu, alde batetik erlijio fundamentalismoa eta bestetik "erradikalismo zientifikoa", batak bestea ukatuz. Artikuluan, besteak beste, hauxe esaten dau: *"La religiones pueden proponer (no imponer) horizontes de sentido y esperanza; mirar cara cara a la muerte, sin empeñarse en prolongar la vida; paliar el dolor, sin hacer un ídolo del sufrimiento; asumir el derecho de las personas a decidir el modo de recorrer el proceso de morir o de intervenir responsablemente en los procesos de nacer y en el tratamiento de la salud. Proponer valores, pero sin dictar normas (...) Pero cuando una persona o asociación, científica o religiosa, se hace sectaria, se oponen ciencias y religiones, convertidas en ideologías."*
Gai hau ekarri dot Medikuntzan askotan jorratu behar dogulako. Baina, batik bat, beste mota bateko galdera bat egiteko:
Erakunde baten barruan nonork bat egiten ez badau goiko agintariekin oinarrizko printzipio batzuetan, zer egin behar dau: Alde egin eta kanpotik kritikau? Ala gelditu eta oraindino gustukoa deukon erakunde hori barrutik aldatzen saiatu? Kanpotik ala barrutik?
Masiá jaunaren kasu horretan, gelditzea aukeratu eban, agintariek gehiago jasan ezin eben arte. Irabazlea bera izan dalakoan nago.
Erantzunak
Barrutik segitzea erabagi genduanok ez gara askotan oso pozik sentiduten, egia esateko. Baina arrazoia daukazu esaten dozunean arrazoia emon dotseela azkenean hortik atarata modu donge horretan.
Nik uste dot gure elizaren jatorrian dagoanagana jo behar dogula honelangoetan. Berak ez eban inoz bilatu botereko posiziñoan egotea, edo hezkuntzaren bitartez besteak "adoktrinatzea". Dotrina emoten baeutseen, libreago izan zeitezan egiten eban, ez ezelango dominaziñopeien-edo. Seguru nago holango edozerk atzera eragingo eutsala.
Orduan, ni nago jaramon txikiagoa egin behar deutsegulakoan hierarkei eta gehitxuago begitu inguruan daukaguzan Jesusen berbaren hazitxoei, egunero eta hurrean ikusten diran horrei.
Nork: Frai.2006/02/07 22:38:43.610 GMT+1