Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/01/30 18:26:42.627 GMT+1

Agur Vanessa!

Agur Lehen Maila esan beharko nuke, gaur bezalako astelan honetan. Baina ez dot egingo, atzoko derbia txuri-urdinek irabazi ebelako azken finean.

Vanessari bai, au revoir esan behar deutsagu, “Televisión Vasca”koek lapurtu deuskuenez. Beste euskaldun bat baskoen artera. **Vanessa Sánchez** lelengo katetik bigarrenera mugiduko dabe, Paristik Iurretara, euskaratik gaztelerara. Lapurrak! Zergaitik ez zarie gelditzen beste Vanessa batzuekin?

Argi deukot, basko erdaldunak aseezinak dira. Egunen batean Andoni Aizpuru edo Estitxu Fernández saiatuko dira bahitzen, edo Angel Alkain bera. Aski da! Eta, gauzak okertzeko, ahuntzen topagune ikaragarria zan "Beste gu" kendu dabe. Quo vadis, Vascum Televistae?

Astelanak oso gogorrak dira, baina ikuslearen egunak dira be bai, behintzat hamen inguruan. Beraz, penak ahaztera zinemara noia! Agur Vanessa, Lehen Maila eta danoi!

Nork: patxi lurra.2006/01/30 18:26:42.627 GMT+1
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Azken bolada honetan agur esaten ari gara. Etengabe. Agur Metak, Agur Amorrortu, Agur Vanessa...

Vanessa kazetari bikaina iruditu zait beti, tokeduna. Alde horretatik, pena dut ETB2ra joateagatik. Baina pozten naiz beragatik. Ez dakit nola esan.

Zubiak;$BaseNumber=08&$Fitxa=+++++26335&CmdGetModel=KAPSULA.HTMLMOD.ONMODART

Nork: iturri.2006/01/31 22:39:14.208 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Jodeee.

Joan egin zait lotura kilometrikoa. Joxerra Garziaren artikulua duela hamabost bat egun Argian:

Zubiak

Nork: iturri.2006/01/31 22:41:33.432 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Ufa, artikulu fina, Iturri! Amildegiaz gabilzala, ez dakit noz animauko diran "TV Vasca"koak azpititulugintzan gehiago ahalegintzeko, zinez eskertzekoa izango baitzan. Erdaldunen begietara (eta belarrietara) hain ikustezinak (eta entzunezinak) ez izateko, besteak beste.

Amorrortutaz eta Errealaz gabilzala, "no pasa nada, tenemos a Arkonada". Amorrortu baina zubia zan giputz eta bizkaitarron artean...

Nork: patxi lurra.2006/02/01 14:42:39.189 GMT+1

Agur Metak agur, bai... Etxean haien katalogo erdia daukagunok ez dugu ulertzen nola izan daiteke arazo ekonomikokin ibiltzea, baina tira... garai berriak datozte musikagintzarako, eta ulertu behar da diskoen salmentak diru sarrera gero eta txikiagoa bilakatuko dela... hala ere lasai egon, musika ez da sinestarazi nahi diguten bezala desagertuko. Proposamena: kultur elkarte bat sortu, Kuraia fitxatu orain libre daudela aprobetxatzen (bote jarri beharko dugu, bai), eta astero haien kontzertu bat antolatu hemen Bilbon!! Bakoitzak nahi duen taldearekin gauza bera egin dezake, guztion gustoentzako daude eta...

Nork: Parrokianoa Numberone.2006/02/03 09:11:07.678 GMT+1
http://www.kuraia.com/

Zeu be "Udaberri azidoa"ren zain, Parrokiano #1.

Nork: patxi lurra.2006/02/03 19:32:21.119 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak