Antza, urte amaierak munduko bukaeragaz bat egiten dau, eta danok gelditzen gara afaltzeko edo bazkaltzeko (zergaitik ez gara gelditzen gosaltzeko?) lankideekin, urtean zehar ikusten ez ditugun lagun horiekin eta abar. Erosketak, erosketak eta erosketak egin behar ditugun sasoi honetan, eta honen guztiaren inguruko histeriak jota neu be bai, ahuntzaren eguerdiko doministikuaren balioa daben "Ahuntza Sariak 2005" banatzea erabaki dot.
Brontzezko Ahuntza: Ramón Agirre antzerki eta zinema aktore txit barregarriari. Aurton 7 gezur txiki antzezlanagaz gozatu genduan Maider eta biok Turkistanera joan baino lehen, Aupa Etxebeste! pelikulan be aktore ibili zan gipuzkoarra eta Matrakan irakurri dodan sexuari buruzko alkarrizketarik barregarriena berak erantzun eban.
Zidarrezko Ahuntza: Wazemank programako xalatuei. Herriak argi eta garbi berba egin dauanez, saria honegaz be zalantza gitxi.
Urrezko Ahuntza: Boicateja'm kanpainakoei, kataluniar produktuen aurkako boikota umorez hartu daben horiei, alegia. Endavant vosaltres! Gogoan edukizue sari hau dagoeneko emonda egoala.
Intzentzuzko Ahuntza: Kristau Sarea mugimendukoei. Ratzinger guztien aurrean beste Elexa bat posiblea dalako, non progresistek, euskaradunek, homosexualek eta bestelako ahuntzek be lekua edukiko daben.
Mirrazko Ahuntza: Francisco Mujika Garmendia alias Pakitori. The Organization Buru Batzarretik ETAkide ohia izatera pasau dalako (pasarazi dabelako). Dana dan, garai hauetan aker batzuen ustez euskal aker, ardi eta ahuntz batzuk, geuk jakin barik, ETAkideak garenenean... eztakipa, eztakipa!
Zaborrezko Ahuntza: Botxoko Bertendona ikastetxean itxialdia egin eben militante erdaldun horiei, euskarazko azterketak ez prestatuz ikasleei eredu txarra emotearren eta geutaz guztiotaz txufeatzearren.
Jo eta ke Ahuntza: Demo borrokalariei, urte gogor honengaitik. Borroka eta indarkeria berba sinagogoak ez direla frogatzearren. Jo eta ke, SNCF-k amore emon arte!
Erriberako Ahuntz Kaskagogorra: Elkarriren hankabiko txit tematiei. Urteetako lan setatsuarengaitik eta aurton eboluzionatzea erabaki dabelako (nahiz eta oraindino ez dakidan zehazki zelan).
Robinson Crusoe Ahuntza: Arabako euskaradunei, giputzak eta bizkaitarrok urtean zehar jasan behar izatearren.
Zeluloidezko Ahuntza: American Splendor pelikula-komikiari. Gora "galtzaileak"!
Binilozko Ahuntza: Peiremans ahuntza-taldeari. Gora "galtzaileak"! (II)
Zuzeneko Ahuntza: Kuraia taldeari, Durangoko jaietan emondako kontzertuagaitik.
Santutxuko Ahuntza: Lutxo Egia idazleari, Irakurlearen Tartean egindako berbaldiagaitik ("Ezker hanka falta zuen" aurkeztean). Fermin Etxegoien-ena ("Neurona eta Zeurona"gaz) agian interesgarriagoa izan zan, baina Lutxok pastak ekarri zituen. Liburuei jagokienez, "Auzoak" (U. Urrutikoetxea) eta "Belarraren ahoa"ren artean (H. Cano) aukeratu behar izango neban.
Goñiko Ahuntza: Zelan ez, Txikiteroa, Rikardo tabernaria, Juan Kruz Lakasta eta Zaldieroari. Zapatuero, zertan gabilzan jabeturik, sakon oso sakon parre eginarazteagaitik, eguneroko dosiengaitik eta "De Rerum Natura" liburuagaitik.
Diamantezko Botxokaria: Tenpluari, 10. urteurrenean. Zoridxonak! (eta urte barri on!)
Diamantezko Doministikua: Munduan zehar hegaztiak hazten dituzten guztiei, gripea bihar oraindino ez dalako etorri. Biba zuek!
Alberto Ormaetxea Saria: Eibar Football Taldeari, aurton egindako balentriagaitik (Lehen Mailarako jauzia egitea ia-ia lortuz).
Gor@gut@gut@rr@k Ahuntza: Euskal blogari eta blogzale guztiei. Aibalaostia! Zer uste zenduten ba, ez nintzala ausartuko, ala?
Erantzunak
Mundiala, hi! A zelako lana hartu duan! Zorionak eta Urte Berri On!
Nork: KepaDi.2005/12/30 12:25:35.186 GMT+1
etnomet.blogspot.com