Arabako Erresistentzia goraitatu ondoren, Nerbioi ibaiaren Ezkerraldera nator, txikira hordagoka eta kantari. 1996an hartu ninduen eskualde horretara, hain zuzen, **Burtzeña** auzoan emondako urte haiek zinez ederrak izan baitziren.
Oraingo honetan mugatuko naz biharko BEC-tsolaritza Txapelketa Finala dala eta ez dala Baraka-ri buruz beste batzuk esandakoak bildu, laburdu eta Ahuntzen Topagune honetara ekartzera:
**Iñigo Aranbarri** hasi zan, pasa dan asteko eguaztenean, "berria"n argitaratutako artikulu bategaz. Lekutan jagok Barakaldo!ñIGO%20ARANBARRI&Zint=hitzordua izeneko idazlan ederra parkamena eskatuz amaitu eban. Berton, pasarte hauek irakurgai dagoz:
- "Lekutan jagok Barakaldo! esaten da, Txorierrin, izatetik urrun dagoen gauzengatik."
- *"Zikiña zelako maite genuen, maite genuenok, Barakaldo hura! Orain, lohia garbi, oro denda handi, zer arrazoi dago euskararen kontrako herri hori geure sentitzeko?."*
- *"Nik, Sonia Gonzalezi, Gotzon Hermosillari, Iñaki Frierari eta Barakaldoko hamabost mila euskaldunei, deskargu plegu hau zor nielako hartu dut esan ditudanak esateko bidea, ondo dakidan arren errazagoa dela jarduna bizitzea baino. Barkatuko ahal didazue."*
Josune Totorikagoena Rios-ek, Barakatik, parkatu egin eutsan Aranbarriri. Barakako euskaldunen izenean eta izenburu zoragarria deukon gutunaren bidez ("berria" 2005-12-15): Bar(a)ka(ldar)tuta zaude Aranbarri jauna
Berton, pasarte hauek irakurgai dagoz:
- "Barkatu egingo zaitugu, barkatu baino eskertu behar dizugunean. Eskertu, zure begirada hori, gu euskaldunak ikustea, Barakaldori euskal herria iriztea."
- "Beste herri batzuetan euskaldun jaiotzen den naturaltasun berberaz Barakaldon erdaldun jaiotzen gara, eta naturaren kontrako borroka honetan guztien laguntza behar dugu."
- *"Igandean, Bertsolari Txapelketa Nagusira hurbilduko zareten euskaldun petoak (...) esan behar dizuet, afektiboki, bai, askotan Trebiñututa sentitzen garela zuen bihotzetan.Agian, Iñigok dioenez, Barakaldo sinbolo bihurtzeko aukera ederra galdu dugu, baina ez erabat, igandean hurbiltzen garenok elkar apur bat barakaldartzeko aprobetxatzen badugu.Beste barik. Ongi etorri guztiok. Ea maizago zatozten. Ondo izan."*
Azkena, zelan ez, Jon Maiak emon dau, oraingo honetan Nabarra aldizkarian (2005eko abendua, 57. zkia), "Barakaldo" izenburu xumea dauan "ziritzi"-artikuluan:
- "Euskaldunon imajinarioan, unibertso idealizatuan, Euskal Herria bihotzekoan, Barakaldok ez du lekurik hartzen. Ez, noski, urrun dagoelako, ez baitago urrun. Ez bazterra delako, ez dago ezeren bazterrean."
- "Desindustrializazioa da Barakaldo, baina baita deskulturizazioa ere. Eta desindustrializazioa eragin zuten elite berberek masa-kontsumismoa hautatu dute alternatibatzat, horretan milaka milioi inbertituz. Baina deskulturizazioak, deseuskaldunizazioak, ez du merezi, antza, tamainako inbertsiorik. Gure errealitatea da Barakaldo, gure-gurea, Euskal Herria da, eta egun pasa goaz hara, bertsotara."
PD Dedicated to Raul eta Sergiori.
Idatzi artikulu bat