Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/12 18:24:24.278 GMT+1

Idolo jausiak

Atzo 9.000ko mendi baten tontorrean, gaur lurrean botata, irainduta, izena eta izana zikinduak. Heroi izanak, gaur bilauak. Idolo jausiak. Michael Jackson mega-makro-multi-miloidun ohiaren kasua, adibidez. Zer hintzen eta non hago!

Nondik begiratzen dogun arabera, beti be. Beste erregistro batean, garai batean deabruaren pare zana, ETAren orduko number one, harrapatu eben arte gizonik bilatuena zan hura, Francisco Mujika Garmendia alias “Pakito” egotzi dabe The Organization-etik. Buruzagitzatik zerrenda baltzera pasau da. Alde batetik, berba bat baino ez jat burura etorten: “Zorionak!”. Baina, beharbada zerrenda baltz hura traidoreena izan leike, hots, Yoyes-ena... Eta hori ez da txantxetakoa.

Al-Zarkawi be jordaniar askorendako idoloa izan da, AEB-en aurka dabilen heroia. Alabaina, azaroaren 9an Amman-en (Jordania) zibilen aurka “ekintza” bat burutzea otu jakon. Eta herrikide batzuk aitortu eben, suminduta (saminduta), eurendako, aurrerantzean, munstro odolzale ziztrina baino ez zala izango. Gitxi gora-behera.

Asteotan epaitzen dabilzan Saddam Hussein-en moduan. Herritarren botoen %99.99 lortzetik epaituen aulkitxora igaro da diktadore ohia. Beste fallen idol bat. Eta idolo jausien erorketa irudikatzeko zer hobea euren estatuak botatea baino, Saddam-en estatua horregaz egin eben legez. Edota Madrilgo Francorenagaz. Desbardintasunetako bat da Franco-k ezin izan dauala erorketa hori bizirik ikusi. Ez dauala eduki lotsa edo damua sentitzeko aukera, Pinochet-ek deukon moduan. Ez dakit zertan geldituko dan txiletarraren aurkako epaia, baina lotsa behintzat sentiduz gero, zeozer izango zan. Zeozer bada be.

Akerren artean akerren diran idolo jausi horiek ea lotsa eta damua sentitzen daben, that is the question.

Nork: patxi lurra.2005/12/12 18:24:24.278 GMT+1
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Azken horiek, akerrak baino, ankerrak esango neuke diela. Eta ez dot uste lotsa sentituko zeuenik bape, euren burua Jainkoaren misio baten esku exekutoretzat daukien horreik...

Nork: e-gor.2005/12/13 07:54:38.480 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog

Aker ankerrak, bai horixe.

Pakito, ordea, "ahuntzagoa" dala susmoa deukot, edo ahuntzagoa (libreagoa) izateko bilakaera egiten dabilela behintzat. Damua, lotsa edo antzeko zeozer sentidu izan dauala emoten dau, oso probably. The Organization-ek kanporatu izana, zentzu honetan, oso seinale ona da.

Nork: patxi lurra.2005/12/13 15:31:31.151 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi

Errenferentziak:

...uskaradunek, homosexualek eta bestelako ahuntzek be lekua edukiko daben. Mirrazko Ahuntza: Francisco Mujika Garmendia alias Pakitori. The Organization Buru Batzarretik ETAkide ohia izatera pasau dalako (pasarazi dabelako). Dana dan...

Erreferentzia: Ahuntza Sariak 2005 - Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua 2006/10/12 12:57:31.338 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak