*Os tendremos que meter el acullu y daros un bultzar, para que no os achareis, no vayais burceando como los bueyes y tireis aurrerá. No seais zamaris ni zaborreros, no os conformeis con los ondoquines.* Araba Euskaraz? Hordago txikira!
Goiko paragrafoa neurea da (paternalismo handikoa, badakit) eta araberaz idatzitakoa, euskalkia existitzen ez bada be. Araba bai existitzen da, ordea, giputz-bizkaitar dualismo aspergarrian murgilduta egoteagaitik kontrakoa emoten badau be. Konturatzen bazarie, bizkaitar-giputz maiteok, Nafarroaz lantzean behin bai gogoratzen gara. Gehienetan, Miguel Sanz-eri eta haren konplizeei egurra emoteko. Ipar Euskal Herriaz, lantzean behinago oroitzen gara, normalean Hirugarren Munduko herrialde ahaztu batez norbera oroitzen dan moduan (Aurrera Gure Irratia!), eta ganera errudun sentimenduagaz, jagokon legez. Baina Arabaz? Gehienez jota, Alfontso Alontso edo Erramun Errabanera gogora ekartzen ditugu nonoz eta, Tau Baskoniari esker, Araba bera beste nonoz apur bat. Geure baitan, arabarrak dira Laudio edo Altsasu aldetik haratago dagozan patatero erdaldun horiek. Nonbait ahaztuta Bizkaiko eskualde gehienak eta Gipuzkoako leku larregi be erdaldunak direla. Alaba Nabarra da: Lehengo egunean, Siberiako Plazespainiaren kafetegi zahar eta eder batean grafiti hori, komunaren klandestinidadean idatzitakoa, leidu neban. Zazpigarren eta azken Alaba.
Baina artikulu hau ez dot idatzi danok negar egin daigun, txikira hordagoka jolasteko baizik. Hain zuzen be, Laudio eta Altsasutik haratago dagozan ahuntzak, Arabako erresistentzia, goraitatzeko:
Hasteko, noski, blog arabar-baina-euskaldun-horiek: Gasteiz Euskaldun , Frai Koldo , Etiope bat Martitzen , Berbairudienea , Atauri edo Filoblogia. Bizi gara!
Segitzeko, paperezko Xabier Montoia ("Gasteizko Hondartzak", "Denboraren Izerdia"), Patxi Iturregi ("Behi eroak"), Karmele Jaio , zeluloidezko Unax Ugalde eta Bernardo Atxaga ("Etiopia", "Behi euskaldun baten memoriak", "Zeru horiek", "Soinujolearen semea", idazle faroa, ...), Ruper Ordorika ("Inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza den..."), "Iban Zaldua (Urumea-Zadorrako Batelaria), Kirmen Uribe ("Bitartean heldu eskutik", "berria" -ren zapatueroko zutabeak) edo Mikel Urdangarin (Zornotza-Gasteizko bardoa) exiliatuak.
Aramaio, Amurrio, Gasteiz, Kanpezu, Laudio eta Legutioko bertso-eskolak (Asier Otamendi mega-txapelduna, Rubén Sánchez ahuntz nagusia, Oihane Perea), Betagarri txit dantzagarri, "Sauré komiki argitaletxe legutioarra":http://www.ed-saure.com/ , Gasteizko Gaztetxea , Aramaidxoko herrixka galiarra (eta Uemarra), Geu Gasteiz , Hala Bedi Irratia (eta euren krepeak), Errioxako ahuntzak eta Gasteizkoak (Aixkiria, Amaiur, Arana) , **Vanessa Sánchez** kazetari arrasatear-gasteiztar-paristarra (Vanessa guztiak ez dira bardinak), Henrike Knörr, Gerardo López de Gereñu, Jose Mari Vélez de Mendizabal, Txagorritxu eta Santiagoko mediku euskaldunak, Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabe , Juan Jose Barbarias maixua, Alberto Peña anaia, Loli, Igor, Amaia, Ernesto, Maddalen, Ainhoa, Mikel, Eneko,...
Hordago txikira!
PD: Bibliografia: "Arabarrak Euskararen Herrian". Koldo Zuazo, 1999. Arabera. Arabako Diputazioa).
PD': Beti eduki nahi izan dot abizen arabar konposatu horietako bat. Enpin!
Erantzunak
Hori dok, hori, "erudiziñoa"! Nire negar-herri partikularretik erantzuten deustat, Sur Lolik ondo esan bezala, gripetsu nabik-eta. Eskerrik asko arabarron izenean, askotan gu geu izaten garelako ardurabakoenak honelako kontu euskaldunotan. Espero juat batek baino gehiagok leitzea hire blog-a. Bide batez,,, eta ohean egotteko derrigorra probetxatuz, "bultzar" bat emongo jotsat neure blog-ari, hori bai daukat-eta nik ahaztuta! Eutsi goiari!
Nork: Frai.2005/12/14 08:48:36.368 GMT+1
Honen inguruan geure Frai Koldo gasteiztar-otxandidxoar-sestaoarrak artikulu ederra idatzi dau.
Nork: patxi lurra.2005/12/15 09:43:01.300 GMT+1