Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/03 21:37:55.335 GMT+1

Bilbopoly, Bilbografia, Extrak eta abar

Bilbopoly

Monopoly’ren bertsino botxeroa aurkeztu dabe egunotan. Madril, Lisboa, Paris eta Bartzelona’ren atzetik, besteak beste, Bilbao’n be euren mahai-joko espekulazinozalea badeukie. “Bilbao’n”, “euren” eta “deukie”, eta ez “Bilbo’n”, “geure” eta “deukogu”, Anjel Lertxundi’k be salatu dauan legez, amaiera itzeleko artikuluan:hitz%20beste

“Bat-batean, zirrara batek hartu zion barrena: Bilbopoly-rekin edozein giputz kaskarin egin zitekeen Bilbo-ren jabe.”

Eguazteneko “tartea” gehigarridxan (“berria”), dana dan, etxebizitzekin espekulauz jolasteko aukera euskaraz be badagoela leidu neban: Euskopoli. Euskarazko mahai-jokoen artean salduenetakoa, antza.

Bernardo Atxaga beste tentazino bategaz etorri jaku, zehazki “Lekuak” liburu txit erakargarriagaz, egunkarian irakurri dodan artikuluaren arabera. Jaiotzez asteasuarraren azken lan honetan, “Bilbografia” izeneko atalak hartuko dau idazlearen kontu biografikoen toki nagusia edo bakarra. Gutizia tentagarria. Ea Olentzero’k gaurko “Botxokaria” hau leiduko dauan!

Bilbografia

Harenegun, Maskarada ’ren azken antzezlanaren estreinaldian egon ginan Parrokianoa, Iratxe, Maider eta laurok: “Extrak. Stones in his pockets”, Marie Jones’en jatorrizko lan sarituan oinarritutakoa. Euskarazko antzerkirako zailtasun handikoa da neure ustez, harenegun Arriaga’n ikusi ahal izan nebanez. Jose Mari Karrere´k 7 paper bete behar izan zituen eta Nabar Zarrega'k beste 8, askotan bat baino gehiago eszena berean. Emoitza, azkenean, apur bat makala, baina uste dot kanpoko eragile batzuk be zerikusia eduki ebela: soinu kaxkarra, antzoki handia eta publiko urria, neure asteko nekea,... Ea Baskistan’go beste areto batzuetan hobeto ibiliko diran. Animo mutilak!

Extrak

By the way, “Extrak” diruz lagundu dabenak: E.J., Bizkai’ko F.A., Gernika-Lumo’ko Lizeo Antzokia eta... Guiness!

  • Barakaldo, itxura guztien arabera, Euskal Herri’ko udalerririk euskaldunena izango da datorren abenduaren 18an.
  • Next year, no more World Series!
  • AHED geure ahuntzen topagune hau aitatu dabe Mahatserriko “Berton” aldizkariko azken zenbakian, “Blog aroa” artikuluan. Ekarri asko!

Laburrak

Nork: patxi lurra.2005/12/03 21:37:55.335 GMT+1
Etiketak: botxokaria | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Atxagak hainbeste maite duen Bilbo ez da, zorionez, Bilbopolyn kabitzen.

Nork: Anjel.2005/12/04 13:41:48.357 GMT+1
berria.info/blogak/lertxundi/

fm-k "Beti izango dugu Bilbao" abestu bazuen ere...

Ez naiz Barakaldora joango, baina atzo Atano III.a bertsotokian egon nintzen (lehenengo aldiz txapelketa honetan). Gustura.

Lekuak: ea gaur bertan (jaieguna dut) erosten dudan liburua (gabonetako oparia).

Poly-ak: inoiz ez dut jolastu.

Azkuna: no-das-una.

Aio.

Nork: iturri.2005/12/05 10:40:59.879 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Hau falta zitzaiguna!! Umeak Bilbon espekulatzaile hutsak izaten ikasteko joku bat! Hau da gureganatu behar ez genuen gauzetako bat!! Behintzat ez dute euskaratu, gure hizkuntzaren duintasuna salbu dago... Zer? Ezetz?? Euskopolys ere badagoela??? Arrrgh!!

Nork: parrokiano number one.2005/12/09 10:10:42.837 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak