Atal honetan, Medikuntzari buruzko kontu batzuk jorratzen ibiliko naz. Hasteko, hiztegi mediko herrikoia, hau da, arbasoek sintomak eta gaixotasunak zelan izendatzen zituzten (dituzten) Euskal Herriko eskualdeetan. Informazino iturri nagusia "Medicina Popular en Vasconia / Herri Medikuntza Euskal Herrian" liburukote bikaina izango da, Etniker erakundeak eta Nafarroako eta EAEko Gobernuek 2004an kaleratutakoa.
Interes etnografikoa eta hizkuntzaren aldetikoa izango dira nagusi hasikera honetan.
Erantzunak
Gai politta. Nere lanian be aritzen naiz hortan (fisioterapeuta naiz). Konturatu zara bizkarra eta bere parte desbardiñak izendatzeko izenen aldaketetaz, eskualdez eskualde?
Nork: txikillana.2005/09/03 11:54:06.213 GMT+2
Egia esan, lepo/sama eta bizkar/lepo dikotomia batuera/mendebalekoetatik haratago askoz urrunago ez noia. Baina komentau mesedez zeuk dakizuna, Txikillana, horretako dago ba atal hau. Ziur aski Oier Gorosabel fisioterapeuta "mertzenario eta ipurterreak" be zeozer jakingo dau honeri buruz.
Bestela, begitu zer topau dodan neure "Biblia " partikularrean:
Sama okerra: Tortikolia.
Lepotea: Abadiño, Gernika eta Gorozikan, "konkorra".
Bizkar okerra: Beasainen, "konkorra".
Malkorra: Lekunberrin, "konkorra".
Ttuntturra: Arraiotzen, "konkorra".
Nork: patxi lurra.2005/09/04 23:03:01.877 GMT+2