Hasteko, kartelak. Ai, Zinebiren kartelak! Ez dot Bilbo-Donostiakeria horietan eroriko, Zinemaldikoek politagoak izanda ganera. Baina gustetan jat Zinebiko kartelen xumetasuna eta ikusgarritasuna. Bilbotarrak izateko, xumeegiak eta ikusgarriegiak (to polemika!). Eder-ederrak, ezin erakargarriagaok. Hainbeste, non aurton be ezin izan deutsadan tentazinoari eutsi eta atzo joan nintzan Arriagara. Julen topau neban berton... Porztierto, zergaitik gustetan jakuz euskaldunoi getoak hainbeste? Zergaitik topetan ditut hainbeste euskaradun Zinebin, Multietan, Renoirretan?
Amaitzeko, oso ona iruditu egin jat Arriagaren kanpoaldean dagoen areto txiki horren ideia, berton "kalean" pelikulak ikustekoa.
Erantzunak
Aupa Patxi,
Zinebiko kartel gehienak, eta azken urteotako guztiak ikusi nahi izanez gero, hemen dituzu.
Nire gusturako, azken urteotan hartu duten bidea da zuzenena: pertsonaia bat, eta haren inguruko kartel soila. Fijatu zaitez aspaldiko kartelekin: sekulako anabasa dira, ez dute identifikaziorik pizten. Aldiz, azken urteotako aldaketari esker, berehala identifikatzen da kartela zinemaldiarekin.
Nork: Julen.2005/11/23 09:36:16.810 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/gabiria
Joder, mozoloa ni: kartelen esteka jarri dut, konturatu barik zuk ere jarri duzula lehenago.
Nork: Julen.2005/11/23 13:33:41.044 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/gabiria