Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/07 17:41:21.507 GMT+1

Urrezko Ahuntza

Orain dala bizpahiru aste Sustatu-n argitaratutako artikuluaren bidez eduki neban euren barri. Ironiatik haratago doian sarkasmoa. Umorea armarik hoberena izan daitekeela probatuz. Horrexegaitik, hain zuzen be, "Urrezko Ahuntza" irabazi dabe merezimendu osoz.

Boicateja'm (Boikota egistazu!) kanpaina umoretsua abiatu dabe Katalunian, "Cap català sense boicot!" (Kataluniarrik ez boikot barik!) lelopean.

Estatut-aren asuntua dala-eta Espainia aldean bazterrak nahikoa nahastuta dabilzela badakigu, baina batzuk kataluniar interes ekonomikoen aurka boikota egiteari ekin deutsie modu organizatuan eta dana, Stop nazionalismoa kanpaina txit baketsua eta eraikitzailea adibide. Eta, merezimendu osoz, "Urrezko Akerra" eskuratzeko bidean dagoz borrokalari errebelde hauek.

Baina erantzun gisan, "Faxistei hortzak erakutsi!" moduko leloak eta betiko erreakzinoak erabili ordez, ahuntz kataluniar batzuk irudimen handia landu dabe euren herrikideek iraultzaile espainarrei boikoteatu ditzaten eskatzen lortzeko. Bai eta lortu be! 5.000 mezu baino gehiago jaso dabe, gehienak txantxetako klabean (beste batzuk serio-serio, tonu umoretsuari axolagabe, alkarri mokoka). Norberari boikoteatzeko motiboen artean: *"A Casa meva parlen en català per molestar", "Tinc un amic al País Basc", "Un cop em vaig alegrar que perdés la selecció espanyola", "A més de catalana, sóc lesbiana", "M'he llegit l'estatut i no el trobo del tot malament", "He espoliat el territori espanyol anant a buscar rovellons a Sòria",...*

Estatut-a bai! Umorea be bai!

Nork: patxi lurra.2005/11/07 17:41:21.507 GMT+1
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

"Tinc un amic al País Basc"

Cóm ens estimen els catalans!

Dana dala, honek guztionek gauza bitxia ekarten dau, Ibarretxe planagaz pasau zan moduan: lubakiaren alde batean egon behar ei danez, emoten dau danok gagozala Estautaren alde, baina... hori halan da? hain ona ete da Estauta? Beharbada bai, baina..geuk be holango zeozer behar dogu?

Aii, itaunak, galderak eta preguntak!

Nork: Xabito.2005/11/07 20:01:17.409 GMT+1
http://xabito.blogsome.com

Més preguntes:

Espainiarik ez ala Espainia honi ez?

"Com avalueu el debat de l'estatut del Principat al Congrés espanyol?":http://forums.vilaweb.com/www/enquesta/votar?enquesta=810132&p_edicio=0

Zer gertatuko da aisialdi-taldeekin Estatut honegaz?

Nork: francesc terra.2005/11/07 21:59:45.735 GMT+1

Hain ona ote? PPk ez du nahi. Zeozer onik badaukalaren seinale...

Gora aldarrikapen umoretsuak!! (edo borroka bai, jaia ere bai)

Nork: Beti gora.2005/11/10 13:33:51.277 GMT+1

Errenferentziak:

...iena.net/blogak/faroa/318">Herriak argi eta garbi berba egin dauanez, saria honegaz be zalantza gitxi. Urrezko Ahuntza: Boicateja'm kanpainakoei, kataluniar produktuen aurkako boikota umorez hartu daben horiei, alegia. Endavant...

Erreferentzia: Ahuntza Sariak 2005 - Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua 2006/10/12 12:57:30.074 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak