Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/22 18:17:26.526 GMT+2

Gripea bihar

"Gripea bihar, gripea bihar!" gora eta behera gabilz asteotan, baina "bihar" hori ez da etorri. Zaldi Eroak barre eginarazi eustan lehengo egunean "berria"ren bere eguneroko komiki-tiragaz, zorioneko H5N1 birusa animaliek gizakien aurka hartutako mendekutzat hartuz.

Hegaztien Gripea, Gripe Aviar, Grippe Aviaire, Avian Influenza, "Bird flu",... Hegaztiek pairatutako gaixotasuna baina pertsonengana be transmitidu daitekeena. 2003ko abendutik gaur egun arte, H5N1 birusak 117 kasu eragin dau gizakiengan (Indonesia, Vietnam, Tailandia eta Kanbodian) eta horietatik 60 hil egin dira.

Kontua ez da txantxetakoa, noski, baina etorriko da azkenean geurera zorioneko Hegaztien Gripea? Hainbesterako da?

Bildur edo kezka nagusia dator birus horren ezaugarriak direla-eta:

  • Azkar mutatzeko (genetikoki aldatzeko) gaitasuna.
  • Hegaztietatik gizakiengana transmititzekoa.
  • Pertsona batek beste bat kutsatzeko arriskua eta beraz pandemia bat sortzekoa (munduan zehar gaixotasuna zabaltzearena, alegia).

Osasun Munduko Erakundea ren webgunean sartuz gero, topauko dogu ohiko FAQ atala ("Frequently Asked Questions" edo sarritan egindako galderak), urriak 19an azkenik gaurkotua. Berton, galdera batzuei emondako erantzunak nahikoa birrintzaileak dira, erraz bildurra sortzekoak. Adibidez:

  • Zenbateraino da serioa pandemiaren arriskua? Pandemiaren arriskua serioa da. (...)
  • Arduratzeko motiboak dagoz? Bai, bat baino gehiago. (...)
  • Zertan dagoz txertoaren garapena eta produkzioa? Ez dago oraindino pandemiaren aurkako txertorik eskuragarri.(...)
  • Mundua prest dago? Ez. (...)

Jakina, erantzunaren jarraipena irakurten ez badozu, edo ez badozu ondo ulertzen, kezkatzea nahikoa logikoa da. Beste alde batetik, hala Espainiako Osasun Ministerioak (gripe aviar) zelan Osakidetzak lasaitasunerako deiak egin dituzte. Frantziako Osasun Ministerioak OME-k zabaldutako dossierra eta pandemiaren aurkako plana jasoten ditu webgunean. Eurenean, noski, Herbehereetan eta Belgikan 2003an gertatutako kasuei arreta berezia eskaintzen deutsie, mugakide dituenez.

Bien bitartean, honetan ibiliko dira jo eta su hainbat ikerlari txertoaren inguruan lanean, beste langile batzuk hegaztiak akabatzen jardungo dabe, funtzionario eta osasungile batzuk txostenak egiten,...

Eta Europako izkin honetako biztanleak zer? Zain egongo gara. Gripe "normala"ren aurkako txertoa bakarrik aholkatzen da arrisku taldeko pertsonendako (adinekoak, gaixotasun kronikodunak,...), inkluso Hegaztien Gripearen kontua dala eta. Baina dagoeneko geurean agortu dira txertoak hainbat tokitan, psikosiak eraginda, arrisku taldekoak ez direnek eskatuta.

Gripea bihar? Auskalo, batek daki, akaso, nork jakin,...

Informazio gehiago, euskaraz: zientzia.net

Nork: iñaki peña.2005/10/22 18:17:26.526 GMT+2
Etiketak: doministikuak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Oso artikulu informagarria gaiari buruzkoa, Rafa Saiz Zarauzko ornitologoak Sustatun idatzitakoa.

Nork: patxi lurra.2006/02/14 13:44:26.530 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi

Errenferentziak:

.... urteurrenean. Zoridxonak! (eta urte barri on!) Diamantezko Doministikua: Munduan zehar hegaztiak hazten dituzten guztiei, gripea bihar oraindino ez dalako etorri. Biba zuek! Alberto Ormaetxea Saria: Erreferentzia: Ahuntza Sariak 2005 - Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua 2006/10/12 13:01:10.432 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak