Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/15 18:37:01.770 GMT+2

Ahuntzak

Akerrek alkarren aurka etengabean talka egiteko joera deukie. Bizitzako kontu guztiak bi kategorietan sailkatzen dituzte: Atletik/Erreala, Gazteleradunak/Euskaradunak, Goikoetxeatarrak/Bengoetxeatarrak, Akerrak/Ahuntzak... Akerrak antzinako Oinaztar eta Ganboatar haiek dira. Akerrek adarrak okerrak dituzte.

Ahuntzak libreago ibilten dira basoan, nahiz eta guztiz libre ez izan, akerren moduan jokatzeko tentazinoan batzuetan erorten badira be. Euren Gaberdiko Eztula huskeriatzat hartzen dabe akerrek. Baina neuk euren Eguerdiko Doministikua aldarrikatu nahi dot, nahiz eta neu be Oinaztar/Ganboatarra izan. Ahuntzak adarrak dituen aldera joatea gustetan jat neuri.

Gutariko inor ez da neutrala (ezta suitzarrak be) eta danok gara subjetiboak. Horrexegaitik hain gustukoa dot Itsaso Mendia maitea. Uda non gurago dauan pasau galdetuta, beti bardin erantzuten dau: "Hondartzan eta mendian, bietan".

Nork: patxi lurra.2005/07/15 18:37:01.770 GMT+2
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak