Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/17 13:51:15.160 GMT+2

Pedro Luis errege!

Kontserbetako Pedro Luis da, neure ustez, Nafarroako Erresüman Miguel Sanz ordezkatzeko hautagairik hoberena. Alde batetik biztanleak pozik edukiko zituen haren piper, zainzuri eta abarrekin, eta bestetik Erresümako herritar euskaldunak hobeto tratauko zituen, webgunea euskaraz be badeukola eta haren produktuak euskaradunon ekitaldi askotan present dagozela kontuan hartuta. Present, adibidez, atzoko Nafarroa Oinknezen. Ibilbide polita atzokoa. Hiru probintzien arteko mugen ingurukoa beti be. Urbasako magalak udazkenatu xamarrak, larreak berde-berdeak. Eta garbitasunaren aldeko mezuak behin eta barriro: "Ez izan txerrikito, txikito" edo "Egin txotx, ez plost!". Inkluso apustu gogorragoak be luzatu zituen Anton Lakuntzak: parte hartzaile bakoitzak, etxera joan baino lehen, bere inguruko zaborra jasotea garbitzaileek hainbeste lanik egin behar ez izateko. Chapeau! Eta egia esan ikastolen aldeko beste festa batzuetan baino garbitasun handiagoa somatzen zala uste dot. Pentsau be egin genduan neska-mutil erdaldun aktibo eta zabor-sortzaile horien koadrilak ilegalizauta egongo zirala **Nafarroako Erresüman**, eta behingoz UPN-gaz bat egingo genduala. Baina ez, beste batean izango da. Bostgarren gunean pilatuta egoazan ikastolen aldeko festetan dirurik uzten ez daben horiek, Pryca edo Eroski-n sosak lagatzen dituzten zikin zaratatsu horiek. (Zahartzeko bidean nago, badakit).

Bestela, zirkuitoa kontrako norabidean egin genduan, eta horrek aukera emon euskun atzo Sakanara joan zan jendetzaz jabetzeko. Neuk kalkulau neban 900.000 pertsona, baina gaur goxean hori baino zifra txikiagoa esan dabe. Enpin.

Kronikatxo hau amaitu baino lehen, "Karidadeko Benta"k emon eban ikuskizuna goraipatuko dot. Berandu ailegau ginan Miguel Sanz, Iratxe, Isabel eta laurok, baina denpora eduki genduan euskal musikan azken aldiotan agertutako proposamenik barritzaileenetarikoaz gozatzeko. Jon Maia ez da munduko kantaririk onena, baina euskaldun aktiboenetarikoa dogu, zalantza barik.

Amaitzeko, euskaldun guztiak nafarrak garelako, Pedro Luisen alde hiru hurra oihukatuko ditut: Hip-hip-hurra! Hip-hip-hurra! Hip-hip-hurra! (Eta aupa Osasuna, liderra!).

Nork: patxi lurra.2005/10/17 13:51:15.160 GMT+2
Etiketak: botxokaria | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aizu, Patxi, azaldu biherko dozu hori, bestela irakurle asko galdu zeinke eta!

Nork: e-gor.2005/10/18 11:32:59.822 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog

Bai, lagun mina, zer egingot ba! Ganera, ikastolen aldeko jaietara joateaz gain (jenteak pentsetan dauanaren kontra), euskal blogosferan be ibilten da Miguel Sanz. Hamen AHED-en be bai.

Nork: patxi lurra.2005/10/18 12:22:20.951 GMT+2

Aupatxi:

Pedro Luis hau zein da Nafarroako tronuaren atzetik doan azken pretendientea?

Beste Miguel Sanz bat dago Nafarroako lehendakaria ez dena?

Galderak, galderak, galderak....

Nork: iturri.2005/10/19 08:32:52.971 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri

The answer, Iturri, is blowing in the wind, the answer is blowing in the wind.

Nork: patxi lurra.2005/10/21 11:23:49.675 GMT+2

"Nafarroa Oinez eta ezkertiarrak" gaia hartuta, tenis partida bitxia jokatu dabe egunotan egunkarian Erreynua-ren uriburuko seme bik, zuzendariari igorritako gutunen bidez:

  • Bata, "Hedoi Etxart (Iruñea)":http://www.berria.info/iritzia/zuzendariari_ikusi.php?saila=IRITZIA&data=2005-10-20&orria=007&kont=833&Sinadura=

"Aralar, Batasuna eta EA ezkertiarrak?

Aurreko igandean Nafarroa Oinez ospatu zen Nafarroako eremu euskalduneko herri batean, Olaztin. Teorian «ezkertiarrak» omen diren hiru alderdik Aralar (ezker independentista), Batasuna (ezker-abertzalea) eta Eusko Alkartasunak (sozial-demokrazia) babesa eman zioten ikastola kontzertatuaren alde ospatzen zen jaiari.

Nafar euskal hiztuna izaki, badakit zenbateraino jazartzen diguten UPN, CDN eta PSN alderdiek, baina horrek ezin gaitu itsutu geure burua aurrerakoitzat dugunok. Politikariek ezin dituzte haien jarraitzaileak nahastu ezkertiarrak direla esan eta eredu pribatuak babestuz. Zergatik sinetsi, beraz, Aralar, Batasuna eta EA ezkertiarrak direla diotenean?

Hitzagatik soilik sinesten badugu, Sanzi ere sinetsi beharko euskararen alde egiten duela dioskunean. Euskaltzale asko igandean etxean gelditu ginen, nahiz eta badirudien euskaltzaletasunean monopolioa badela. Eta ustezko ezkerreko liderrak ez ditut Nafarroan eskola, unibertsitate edo kontserbatorio publikoaren alde hain sutsu ikusi.

Bizi euskara Nafarroan! Bizi euskara kontsekuenteki!"

  • Bestea, "Urtzi Iraizoz (Iruñea)":http://www.berria.info/iritzia/zuzendariari_ikusi.php?saila=IRITZIA&data=2005-10-22&orria=007&kont=887&Sinadura= :

"Hedoi Etxarteri: Batzarre ezkertiarra da?

Hedoi Etxarteri erantzunez, (...) Nafarroa Oinez-en ildotik.

Baliteke oker egotea, baina, irakurria daukat nonbait, Nafarroa Bairen izenean politikari «independente» bat baino gehiago hurbildu zela Olaztira. Politikari hauek, hein batean, Batzarre ere ordezkatzen dutela esango nuke.Beraz, Aralar (ezker independentista), Batasuna (ezker abertzalea) eta Eusko Alkartasunaz (euskal sozialdemokrazia) gain Batzarrek (?) ere sostengatu al zuen euskal hezkuntza pribatuaren orgia hura? Are gehiago, helduen alfabetatzeari dagokionez, ikusi al du inork Batzarreren manifestaldi bat AEK edo IKA bezalako ekimen ez-publiko baten aurka? (...) Guztiok badakigu, ezkertiartasuna armairuan ditugun Che-ren kamiseta kopuruan neurtzen dela. Nire ikuspuntu eskuindarretik (ez dut oraindik esan, baina igandean Olaztin egon nintzen, Nafarroa Oinez-en) aldaketa terminologiko bat proposatuko nuke. Gisa horretako jendeari pegatino deituko nioke. Eta, zer da orduan ezkertiarra izatea? Nik argi daukat, Euskal Herriko ezkertiartasuna De Pedrok Reala utzi zuenean amaitu zen. Haiek bai erdiraketak, haiek! Horra hor nire gomendioa, bizi inkoherenteki, nik behintzat ez baitut bizitzeko beste modurik ezagutzen. Baina bizi euskaraz. Gora AEK, IKA, Batzarre eta Erreala! Pegatinos go Home."

Nork: patxi lurra.2005/10/22 21:16:08.764 GMT+2

Ea Miguel Sanz gehiago dauden?

Bilbon bertan, Telefonikako aurkibidean begiratuta, 6 Miguel Sanz daude. Ez dira gutxi!

Hortik aparte, niri asko gustatuko litzaidake Miguel Sanz izatea, oso tipo guapo eta azkarra...

Nork: Juan Crus.2005/10/24 13:02:19.944 GMT+2
http://www.cdn.es/

Pegatinoak!!!! Ze ona!!!! Benetan behar genuen hitza da hori, asko erabiliko dut. Eskerrik asko Urtzi, hau irakurtzen baduzu...

Nork: Parrokianoa.2005/10/24 13:03:10.337 GMT+2

nire "egoa" elikatzearren izen abizenak sartu ditut googlen eta agertutako bi sarreretako bat hau zen. Nire artukuluak susperren paperek baino eragin handiagoa izango zutela uste nun, baino bueno, ez dago gaizki Goiena.net bezalako erreferente batean agertzea. Ba hori, anekdota bat bidaliko dizuet. Nire gurasuk Miguelikon promozio bat beradugokoak izan ziren majisteritzan eta mihi zitalek erraten omen zutenez galdetu omen zion behin irakasleari geografiako klasen:

¿oye, y cómo es que el Nilo consigue subir hacia arriba en el mapa?

Ale agur.

Nork: Urtzi Iraizoz.2006/01/30 12:54:30.866 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak