Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/15 18:32:29.992 GMT+2

Kalitatezko Benta (eta II)

Parrokianorik fidelenek (pluralean hobeto gelditzen da) argi eta garbi berba egin dabe: Irakurleek sexua eta R&R nahi dabe.

Negrurin bizi da Kadira Qatifa, Itxasoren lagun mina. Atzerrian ezagutu ziran, "neska itsu batek ikusi ez arren biziki disfrutau dezakeen gauza bat egiten", Delta hegala alegia. Itxaso izan zan Kadiraren hegalkide eta lazarilloa. Esperientzia zirraragarriak lotu zituen bi neskak, eta etxera bueltan "Kalitatezko Benta"-ren langile izendatu eban Mendizabalek Qatifa.

Keben duzie sexua eta R&R ba! Kau da bedratzugarnen arrikaldiaren bigarnen eta azken partea. Eguena

Ordutik, kalitatezko janari asiarrak prestatzen ditu Katifak Bentan Manu Gandiaga "Gandi"gaz batera. Gandi erlijioz hindu bihurtutako euskal uritarra da eta sukaldari trebe burusoila. Kadira pakistandar eta musulmana dan arren, zenbat barikuz lagundu dau Gandik Zorokoetxeko meskitaraino. Delta hegala edo bestelako arrisku kirolak ez ditu gustuko, Kadirak ez legez, baina oso lagunak dira. Hainbat hizkuntzaz idatzitako eta braillez inprimaturiko liburu ugari dituen Liburutegi Nagusian orduak eta orduak emon dituzte alkarregaz.

Eguen hartan, Negruriko Auzo Batzarrak omenaldi txikia egin eutsen biei, Euskal Uriak bakea eta askatasuna lortu zitueneko 5. urteurrenean, "auzoan eta urian alkarbizitzaren eredua izatearren". Ekitaldian, Itxasok ezin izan eutsen malkoei eutsi. Ganera, hego haixe goxoa egoan eguen arratsalde hartan, eta haren lagun mina eder-eder apaindu zan omenaldirako. Juangoiko ala Kadira? Mutilak ala neskak?

Biak.

Miguel Romerok eta Julieta Agirregomezkortak "Kalitatezko Benta" eukien astebururoko topaleku eta aterpe. Berton baeukien gaba alkarregaz igarotzeko toki atsegin eta etxeko girokoa. Bentan danek eukien haren maitasunaren barri, eta Itxaso eurendako ostalaria baino askoz gehiago zan: Pertsona fidagarri eta ulerkorra, konfiantzazko laguna, ia-ia bigarren ama bat. Benetako gurasoak, bitartean, ezjakintasunean bizi ziran.

Barikua

Bariku hartan, "Kafe Antzokia" taberna historikoan, "Tenplua" be deitutakoan, amodioa aitortu eutsien alkarri azkenean. Halandabe, gauzek ezusteko bidea hartu eben.

Julieta: Romero, triste nago.

Romero: Zer ba Julieta, zer deukozu?

J: *Eguzkiñe, txikitako laguna, ez dala geure ezkontzara etorriko. Ugertokira zapaturo largo batzuk egitera juten dalako. Ezkontzaren eguna aldatu ezean, ez da etorriko!*

R: Atxaki merkeak! Baina neuk be ezkontzaz berba egin behar neutsun. Hiru urtetik behin "egun sabatikoa" hartzen dot eta hurrengoa noz izango eta eztei-egunean!

J: Zeu be bai!! Horrek esan nahi dau beste ezkontide bat bilatu behar dodala? Snif! Snif!!

R: Bai, ene maite, bihotzak apurtzen deustan arren hori merezi dau neure traizinoak.

Itxasoren beso goxoen artean kontsolamendua topau eban gau hartan Julieta gaixoak. Bentan, non bestela.

Hartzandako funikularrean izan zan, lelengo begiradean (dzast!) sortzen diran txinpart horietako bat izan zan eta, behin piztuta, sua etorri zan atzetik. Ibai Zabala "Nerbioi"-k Bentan kalitatezko gosaldu eban, goxero legez, eta presaka abaitu zan funikularra ez galtzeko. Ateak zarratzear egoazala sartu zan bagoira. Berton, lehenago sekula ikusi gabeko neska ulehori, lirain eta oparoa topau eban, Ingrid Erasmusson izenekoa. Berehala bagoiak sua hartu eban eta, berbarik trukatu barik, Nerbioi eta Ingrid hasperenka murgildu ziran sexu anabasa erabatekoan, bien ixerdiek gora eta beherako mugimenduak erraztuz. Gorainoko bideak irauten dauan sei minutu eskas horietan, gainkatze zoro eta beroa burutu ahal izan eben, zanka-zanka, bagoiaren triki-trakak lagunduta. Sexu huts eta basatia funian. Presaka, Nerbioik gauza guztiak egiten dituen moduan. Sei minututan baino ez.

Zapatua

Gora iritsitakoan, euren burua aurkeztu eutsien alkarri, aldameneko bagoiko uritarrak, aboa bete hortz, eurei begira zituzten bitartean. "Pleased to meet you", Ingridek. "Pleased to meet you too", Nerbioik.

Goiko geltokiaren kanpoaldean, Hartzandako bulebarrean, Burebatik etorritako baserritarrak bere merkantzia aldarrikatzen eban: "Gerezi bereziak! Gerezi bereziak!!".

Jentez betetako "Tenplua"n Julietak ez eukan aukera gitxi ezkontide barria topatzeko zapatu hartan, Romeroren traizinoa eta bi egunetara. D'una banda, arratsalde hartako kontzertua ikusten egondako eta berton gelditutako rockzale dotoreak dantzan ebilzan. D'altra banda, ezkontza despedida bat ikusi eban, tartean oso mutil afroiak egoazala. Baina guztien artetik, Guggenheim bisitatzera etorritako mutil katxarro japoniarrak begirik ez eban kentzen berarengandik. Gauzak zer diran, horra agertu zan bere aurrera haren neba, Julio. "Kontxo, Juli, zeu hamen!" Julieta poz-pozik jarri zan. Neba betidanik gustau izan jakon, bai fisikoki bai psikikoki, Romero ezagutu baino askoz lehenagotik, hogeita bat urte horietan alkar ezagutzen ebenetik. Baina begi bistako arrazoiak zirala-eta, tartean sendiaren onespenik eza, dana ezerezean gelditzen zan behin eta barriz. Japoniarrari muzin eginez, tragoak hartzen hasi ziran alkarregaz Julio eta Julieta, iji eta aja, aja eta iji...

Domeka

Bederatzi domeka igaro ostean, oztopo guztien ganetik, sekulako ezkontza ospatu eben, diruari bape begiratu barik. Domeka zan arren, hor egoazan aspaldiko lagun guztiak, Eguzkiñe eta Romero traidoreak izan ezik: Ingrid, Gandi, Nerbioi, Valeria, Andrés, Aitor, Kadira, Juangoiko eta Itxaso. Alimaleko festa neurrigabea izan zan, denda, ostatua eta taberna batera dan "Kalitatezko Benta"ren etxeko giroan burututakoa eta Jon Maia bertsolari eta abeslariak eta bere txerpolari-bandak alaitutakoa. Ez hurrengo astelehenean ezta hurrengoan be, ezta hurrengoan be, ez zituen Bentaren ateak zabaldu Itxasok, kalitatezko aje guztien amak jota.

Ehun eta berrogeita hamasei aste ondoren, Julen Agirregomezkorta Agirregomezkorta jaio zan. Baina honen istorioa oparoegia da hamen labur-labur kontatzeko.

Arrikaldi kau Pellori dedikatruk dago.

Nork: patxi lurra.2006/09/15 18:32:29.992 GMT+2
Etiketak: harrikaldiak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Sexua funian (sexua always funny), eta rokanrola antzokian (ez batzokian, mesedez!!). Ezin kexatu. Parre egin dut hau guztia irakurtzen...

Nork: Parrokianoa.2006/09/21 12:41:12.522 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak