Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/13 22:29:08.887 GMT+2

Italiar eta israeldar ahuntzen doministikuak

Giovannino Guareschi

Izena ezaguna egingo jatzuei askori, On Camillo abade kontserbadorea eta Peppone alkate komunistaren arteko harreman istilutsua libururatu eban Parmako idazle italiarra baita. Munduko Bigarren Gerratearen ostean eta Italiako herri txiki batean kokatuta dagoz aker bi horien arteko ahari-talkak. Halandabe, behin baino gehiagotan pertsonaia biek bat egiten eben, etsaikeria eta muturtasun guztien ganetik.

Guareschik aita nekazari sozialista eta ama andereƱo erregezalea zituen, ahunztasuna etxetik bertotik bizi izan eban, alegia. Idazlea, helduaroan, eskumaruntz lerratu zan eta komunismoaren aurkakoa eta erregetzaren aldekoa izan zan azkenean. Beste detaile batek, baina, erabateko akerra ez izateko lagunduko eutsala pentsetan dot, inkontzienteki bazan be: Maiatzaren Lehenean jaio izana (1908an), hain zuzen be.

Izen hori dauan erreserbako koronel eta unibertsitateko irakasle israeldarrak 2006ko Beirut uria 1937ko Gernika herriagaz konparatu dau, terrorismoaren aurkako jardunaldi batzuetan. Hilabeteotan ahuntz israeldarren bila nabil, eta Gordon gehituko dot zerrendan. Hauxe izan da bere doministikua, Beiruteko Dahaia auzoaren txikizinoaz: "Ezin dut onartu Israelgo Aire armadak auzune oso bat, zimenduetaraino, txikitu izana. (...) Ezin da inondik inora ere auzune zibil bat neurrigabe bonbardatu." Shalom, Shmuel!

Ez pentsa, gaia beste barik atara dot. Honek guztiak ez deukonez zerikusirik Baskistango geure gatazkagaz... Baina nonork jakinmina edukiz gero, Parmakoaren doministiku dibertigarria irakurgai deuko, Koldo Bigurik itzulita: "On Camillo" (Ibaizabal, 2001).

Shmuel Gordon

Nork: patxi lurra.2006/09/13 22:29:08.887 GMT+2
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak