Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/08 17:34:20.173 GMT+2

Kalitatezko Benta (I)

Aspaldian sormenezko harrikaldiak alde batera lagata eduki ostean, hamen deukozue azkena: Imajinatu Benta bat eta bentari xarmangarria, malgua, zabala. Emon daigun Itxaso Mendizabal deukola izena. Emon daigun Aitor Mena, Kadira Qatifa, Gandi, Juangoiko,... maizterrak dituela.

Astelehenak egun libreak dira denda, ostatua eta taberna batera dan "Kalitatezko Benta"n. Apopiloek ohiko joan-etorriak egiten dituzte, baina Itxaso Mendizabal ostalariak jai hartzen dau tabernari eta dendari lanei jagokienez. Sardina latarik, ogirik, aldizkaririk edo zapatendako betunik ezin dozu astelehenetan erosi Itxasorenean, beraz, eta martitzena arte itxaron behar dozu baita txikito bat hartzeko be.

Ongi xin Kalitatezko Bentarat. Kau da bedratzugarnen arrikaldiaren lenengo partea. Astelehena

Itxaso buru zabaleko neska positiboa eta bakartia da. Munduan ibilia da, ganera, eta horrek emoten deutsa zera hori "Kalitatezko Benta" ustekabez betetako leku bihurtzeko. Egun libreak aprobetxatzen ditu hondartzan bainutxo bat hartzeko edota mendian bueltatxo bat emoteko, hala neguan zelan udan. "Zer gurago dozu, Itxaso: Itsasoa ala mendia?, Okela ala arraina?, Neskak ala mutilak?, Oinaz ala Ganboa?", galdetzen deutsie maizterrek. Eta bentariaren erantzuna beti bardina da: "Biak".

Astelehen hartan be, Aitorrek beragaz zinemara ala parkera joatea aukeratzeko esan eutsanean, "Batera edo bestera. Nahi dozun tokira", erantzun eutsan. "Beraz zinemara", Aitorrek. Eta Itxasok: "Ederto. Hori deukie ona astelehenek, ikusle eguna danez merkeago ataratzen jatzula". Beste behin be, tudo bem!

Aitor Mena da Itxasoren bezero fidelenetarikoa. Ia huts egin barik bentan eguneko menua hartzen dau martitzenetik barikura arte. Lanetik nahiko hurbil gelditzen jako denda, ostatua eta taberna batera dan bilgunea. Baina benetako arrazoia berton bazkaltzeko zera da: "Itxaso, gauza bat aitortu biotsut", Aitorrek. "Badakit, modu saihestezinean maite nauzula, Mena jauna", Itxasok. Aitorrek: "Platonikoki! Kar, kar, kar. Baina badakizu zeintzuk diran benetako arrazoiak zeuregana bazkaltzera etortzeko? Zeure kroketatxoak, zeure entsaladatxo errusiarra, zeure tailarinak pesto erara..." Itxasok, moztuz: "Kalitatezkoak, Mena jauna. Hamen dana da kalitatezkoa. Baina neuk be gauza bat aitortu biotsut, Aitor. Badakizu zein dan benta hau edukitzeko benetako arrazoia? Bakardadearen aurkako erremedio ona dala".

Martitzena

Jon Goikoetxea, leku guztietan dagoan morroi aktiboa da. Ia kontzertu guztietan topa dezakezu, antzerkian, paseoan, saskibaloian, edonon. Hau dala eta, lagunek "Juangoiko" ipini deutsie ezizena: Valeria Fetuccini eta Andrés Karramarro argentinar euskal uritartuek eztei-bidaian Papua Ginea Berrian nor topau eta Juangoiko, Kadira Qatifak gurasoak bisitatzeko Islamabadera joan zanean nor aurkitu eta Juangoiko, Itxaso Mendizabalaren buruan eta bihotzean egunero eta egun osoan nor egon eta Juangoiko.

Eguaztena

Eguazten hartan, Juangoiko Udaletxekoa izandako eraikin zahar dotorean gaur egun dagoan Euskal Uriko Liburutegi Nagusian arratsaldea igaro eban irakurtzen. Lagun dexente topau eban barruan, leku hartan Juangoiko ikusteaz bape harritu ez ziranak. Ilunabarrean, liburutegia zarratutakoan, jenteak oraindino Udaletxeko zubia deitzen dauana zeharkatu eban, "Kalitatezko Benta"-rako bidean. Kale Nagusitik etorren sekulako burrundara. "Konorte Ingeles"-era ailegatu, goruntz begiratu eta denda handiko goiko terrazan "Kuraia" talde beteranoa bideo-klipa grabatzen ebilela ikusi eban . "Uri honetan egunero gertatzen da zeozer", Juangoiko pentsakor. "Baina neuk, egunen batean, ferrya hartuko dot eta Portsmouth-era joango naz, Ingalaterra ezgutzera". Juangoikok ez dakiena da une hori iritsiko danean, ferryari harrapatu nahian, Itxaso bere atzetik arraunean txalupa txiki batean abiatuko dala, desesperaturik. Portsmoutheruntz, Jonenganantz.

Nork: patxi lurra.2006/09/08 17:34:20.173 GMT+2
Etiketak: harrikaldiak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta ze motako taberna da Itxasorena? Kalitatezko musika ipintzen al du? Kalitatezko garagardoak edan al daitezke han? Hori jakiteko igual zapaturarte itxaron beharko dugu... Baina aski da literaturaz! Sexua nahi dugu!! Juangoiko, zure ispirituarekin gaude!!! (Bi zatitan zatitzeak hauxe dakar: irakurleen eskariak)

Nork: Parrokianoa, aspaldiko partez.2006/09/15 12:48:23.309 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak