Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/08/17 17:39:05.485 GMT+2

Gora P.E.T.A.!

Jakin-minak zirikatuta, sarean murgildu naz zezenketen aurkako mugimendua Baskistanen eta Munduan zelan dagoen antolatuta jakiteko. Danetarik topau dot, tartean beste talde "ekologista–hippy" batzuekiko loturak: "Galgoen adiskideen elkartea", talde nudistak, begano-ak, ... Oso mundu heterogeneoa eta alkar-lotua beraz. Very curious. Baina, jarraian, bakarrik komentauko dot "bullfight"-en aurkako saltsa. Gora zezenak! Gora ahuntzak!

Baskistanen

Zezenketen Aurkako Eta Animalien Aldeko Alderdia (PACMA): Webgunea erdaraz bakarrik dago, baina merezi dau sartzea, flipauko douze eta (apur bat fundamentalistak dira).

Alderdiak egoitza Bilbon deuko, baina estatu mailan be aurkezten dira. 2005eko EAEko hauteskundeetan ia 4.000 boto lortu eban, "Berdeak" taldeagaz batera aurkeztuta (legebiltzarretik kanpoko lehenengo talde bihurtuta). Aurtongo eta iazko San Ferminetan zezenik gabeko entzierro festiboa egin dabe, telebistan eta dana agertu dana (militante biluztuek morbo handia emoten ei dabe). Hauek dira Bilboko Aste Nagusian zezenketen aurkako mobilizazinoak antolatzen dituztenak.

Bestela, Argia-n igaz Txillardegik "Fiesta Nacional" izenburuko artikulua idatzi eban (2005/09/04). Bere esperientzia pertsonala kontau ondoren (nazkatuta amaitu eban txikitan Chofre-ko zezen-plaza zaharrean egon eta gero), gogorarazten zituen Eugenio Noel Muñoz antitaurino historikoak Guda Zibileko garaian egindako kanpainak, bai eta Pio Baroja eta Unamuno-ren antitaurinismoa be. Azkenik, Sabino Aranak emondako arau hura: *"Se castigará con la expulsión del Partido a cuantos tomen parte activa o pasiva en las corridas de toros".*

Valentziako Portal Antitaurino webguneak gogorarazten dau Goya pintorea zezenketen aurkakoa zala. Ganera, datu interesgarri batzuk emoten ditu:

Iñaki Astunak, baina, kasuripez Sabiñori.

In Spain

  • *"El 81.8% de los catalanes cree que las corridas de toros son un espectáculo cruel e injustificado"* (2004ko azaroa)
  • *"El 68.8% de los españoles no muestra ningún interés por las corridas de toros. En cuanto a las diferencias por edades, el número de españoles comprendido entre los 15 y los 54 años que no están interesados en las corridas de toros supera el 71%, y alcanza el 83% entre los menores de 24 años. El interés de la población española comprendida entre los 15 y los 34 años es de apenas un 23%. Por otro lado, las cifras entre aficionados y quienes no lo son se igualan a partir de los 65 años. El estudio también indica las diferencias en cuanto al interés por regiones."* (2002ko uztaila)

Azkenik, *"No a Córdoba 2006"* kanpainaren barri emoten dabe, Kordoba aurtongo Europako uriburu kulturala ez izateko egindakoa.

"Barcelona antitaurina": 2004ko apirilean, Bartzelonako udalak deklarazino instituzionala egin eban zezenketen aurka, zinegotzi gehienek onartuta (21 alde, 15 kontra, 2 zuri): *"L'Actual Ajuntament es declara antitaurí i en contra de la violència animal."* PPk bakarrik egin eban erabakiaren kontra, "zezenketen artea zerbait espainiarra eta nazinoko kulturaren zatia dala" argudiatuz.

Gaztela eta Leon-en, beste hau: "La Página de Nuestras Vergüenzas.":http://www.geocities.com/gazapon/

Aragoin, Colla Antitaurina Oszense.

Andaluzian, "Cádiz antitaurino.":http://www.chiclana.es/paquiro/antitaurin.pdf

Alliance Anti-corridas.

Topau dot "Club de fans de Islero" be bai (Manolete akabatu eban zezenaren aldekoak). Tamalez, euren webgunea jada ez dago aktiboa.

Movimento Anti-Touradas de Portugal.

In France

Lega Italiana dei Diritti dell'Animale.

Portugalen

Initiative Anti-corrida.

Italian

Plataforma Antitaurina Europea. Gazteleraz bakarrik. Alkartekideen artean, "Amigos de los galgos" eta *"Asociación para la Protección y el Bienestar de los Animales"* Madrilgo alkarteak dagoz.

Alemanian

Movimiento Antitaurino de Colombia.

Europan orokorrean

Ameriketan

Movimiento Antitaurino Boliviano. Lelo orijinala deukie: *"No más viOLEncia."*

International Web Against Bullfights. (Ingelesez, frantsesez, italieraz, portugesez eta espaineraz).

Perú-ko webgune honetan: *"En Argentina, Chile, Uruguay, Paraguay y Cuba no existen las corridas de toros y en Venezuela está prohibido que menores de 14 años presencien este tipo de espectáculos. Podemos afirmar también que en Colombia, Bolivia, México y nuestro país, a quienes siempre se nos ha representado como naciones eminentemente taurinas, existe una oposición creciente a este sangriento evento. (...) Una encuesta realizada entre 110,000 mexicanos reveló que el 84% de los encuestados se oponían a este cruel espectáculo. En Colombia, luego de una exitosa conferencia organizada por el Movimiento Anti-Taurino de Colombia en marzo de 1999, miembros de la Human Society International se reunieron con representantes de grupos humanitarios colombianos para enmendar las leyes de protección animal. (...) En Bolivia, desde 1997, las corridas de toros que envolvían la muerte del animal fueron terminantemente prohibidas. Encuestas realizadas en nuestro país en 1998, revelaron que el 97% de los encuestados se oponían a las corridas de toros. (...) Abolir las corridas de toros sería un verdadero indicativo de que queremos dejar de ser un país subdesarrollado."*

Mundu mailan

Berton, salatzen dituzte Espainian egiten dituzten "El Toro de la Vega", "El Toro de Coria", "Toro de Fuego" eta "Toro Enmaromado" moduko "festak". Amaitzen dabe holan: "This is the bloody and shameful Spain!" Baita Frantziako *"Corridas à l'Espagnole, corrida à cheval à la portugaise (tourada), rejoneo, capeas, spectacles prétendument comiques"* be. Eta Portugalgo *"Touro á corda", "Largadas de touros" eta "Capeia."* Eta Brasilgo "Farra do boi."

Leku guztietan, txakurrak oinutsik. Lekitxoko Antzar Egunaz be, zer esanik ez...

Esandakoa, Gora P.E.T.A.!

Nork: patxi lurra.2006/08/17 17:39:05.485 GMT+2
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zezenketak Donostian izeneko harrikada ederra idatzi dau Iturrik. Eskerrik asko, beste behin!

Nork: patxi lurra.2006/08/23 23:49:26.997 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi

Kaixo Patxi:

Eskerrik asko lotura jartzeagatik. Dena dela, oso ederra ez da harrikada, abuztukoa baizik, oporren ondorengo sindromea gainetik ezin kenduz.

Irakurtzeko neukan post hau bloglines.com-en, baina zuk bai hartu duzula lana hau dena biltzen eta mezu batean batzen.

Zorionak.

Nork: iturri.2006/08/24 13:31:54.692 GMT+2

Kaixo. Nire izena Matias da, informatikoa naiz, 27 urtekoa (ia ia 28, irailaren 22an jejeje), eta argentinekoa naizela. Bai. Buenos Airesekoa. Nola ikusten ari duzuna, oso azkarra naiz, hamaika hizkuntz hitz egin ditzaket, euskara ere, nire ezkongaia euskalduna delako. Gainera, biok oso antizezenzaleak eta animalistak gara, eta ATEAko kanpainak, animalien askapenagatik, difusioa ematen dituzte mundu-mailan.

Argentinan 1819tik, Txilen 1823tik, Uruguay 1912tik, Paraguay 1863 edo 1864tik uste dut, Puerto Riko 1952tik, eta Panama eta Bolibia 1997tik zezenketa ez dute, zorionez, baina oraindik asko dago egiteko.

Gauza edozeindik, zure zerbitzua hemen nago, kontaktuan egongo gara (nire e-posta duzulako), eta GORA EUSKADI ASKATUTA ETA ANTIZEZENZALEA! Matitxu

Nork: Matías Barmat.2006/09/08 19:53:33.173 GMT+2

Horixe baietz! Gora Euskadi zezenketengatik askatuta!

Europa zibilizatu honetan berandu gabilz, baina ea 2007an urratsik emongo dogun beste uriren bat zezenketen aurkako izendatuko daben, 2004an Bartzelonan egin eben moduan.

Nork: patxi lurra.2006/09/10 11:25:50.515 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak