Ahuntzek aurrez aurre topo egiten dabenean ez dabe akerrek legez talka egiten, bortizki. Ahuntz poetek are gitxiago, orain dala 10 egun Donostian gertatu ei zanez. Neu ez nintzan errezitaldian egon, baina egunotan batek eta besteak honetaz eta hartaz esandako gauza batzuk bildu ditut. Gaur Xuan Bellogaz hasiko naz. Xuan Bello, poeta asturieraduna ("berria" 2006-7-9):
- Mundu bat hiltzen ari da: Europa mendebalde osoan nekazarien mundua, adibidez. (...) Asturiasko kasuan, galera hori bereziki larria da, nekazari kulturaren desagerpenari lotua baitoa asturiar hizkuntzaren desagerpena ere.
- Idazle asturieradunez: Erakargarriak izan beste aukerarik ez dugu. Diskotekako itsusienak bagara inork ez du gurekin dantza egin nahiko. Erakargarri eta ederrenak izan behar dugu.
- Ni nire herrikoa eta nire garaikoa naiz. (...) Niri ez zaizkit ez-lekuetako literaturak interesatzen. Lekuak bezala, ez-lekuak ere identitatez kargatuak daudela iruditzen zait.
Erantzunak
Gauzak galtzen ditugunean konturatzen omen gera galdutakoaren garrantziaz.
Alde horretatik, euskaldunok zorionekoak gera, gure izaeraz kontzientzia hartu eta benetan estimatzen degulako, maite degulako.
Nik hala bizi det behintzat nere euskaltasuna. Gozamenez. Ahal dedan guztietan erabili, eta harro gainera, gozatuz beti.
Diskotekako erakargarriena sentitzen naiz sarri! ;-)
Nork: Patxi.2006/07/17 02:25:35.316 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Zeu zara, Patxitrapero, zalantzarik ez.
By the way: Badakizu zer programa hasi diran emoten ETB-n? "Supernanny" izena deuko, eta aurkezlea... Sartu, sartu EITB-ko webgunean. Galtzen zabilzana!
Patxitrapero, Euskal Herrira! Patxitrapero, Euskal Herrira!
Nork: patxi lurra.2006/07/17 18:14:08.532 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi
Aupa Patxi!
Zalantzarik gabe, Goiena.net ez dago neretzako eginda. Hamaika aldiz saiatzen naiz sartzen ni ibiltzen naizen desorduetan, eta sekulan ez dabil.
Gaur ohetik erori naiz eta... Gaur bai. Supernanny? ikusi nuen bai, jun dan ostegunean. Tira, aurkezpentxoa baino ez du egiten. Zuzeneko magiarik ez... Ze pena.
Oso programa interesgarria, asko gozatu nuen ikusten. Hezigarria, baina bildurgarria ere izan liteke, segun zeinentzako. Eman zioten enfokeari erreparatuta, gauza bildurgarria dirudi ume baten heziketak!
Ea hona ekartzen duten. Nik hartuko nuen gozatua!
Nork: Patxi.2006/07/26 11:17:13.298 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: eddie.2007/09/25 19:03:47.978 GMT+2