Pasa dan denporaldian geure Alonsok, Xabi Alonsok, Erreala utzi euskun. Zorionez, eskaintza euki arren, Real Madrilera baino Liverpoolera joan jakun. Eta ezin arrakastasuagoa izan zan aldaketa tolosarrarendako, Champions League (Europako football txapelketarik garrantzitsuena) irabazi eban eta. Alonso aurrera! Igaz be, **Julian Peñak** (Julen Peñagarikano)neure abizen-berekoak "Apologia" liburua (Elkar) kaleratu eban, oso terrorismo mota bitxiari buruzkoa, berebilen industriaren aurka "ekintzak" burutzen zituen alegia. Egile bilbotarrak gogor joten dau gaur egungo kotxezentrismoaren kontra, modu surrealista eta absurdu xamarrez idatzitako lanean (zeharo gomendagarria).
Aurton, bertze-Alonso-batek bereganatu dau asturiarren bihotza, espainiar gehienena bai eta basko ugarirena be. Bertze-Alonso-hori autogidaria da (datu hau jente askoz gehiagok jakingo dau Xabi Alonsok Liverpoolegaz Txanpiñon Liga irabazi ebalakoa baino), eta Mundu Txapelketa bereganatu dau. Julian Peñak liburua idatzi ebanean, bertze-Alonso-horrek ez eban ezer irabazi oraindino, baina ideia iturri ezin hobea da "Apologia II" egiteko. Ez dot ezeren apologia egin nahi (ejem), baian kotxezaletasunaz askoz haratago doian fenomeno honek, Alonsomania dalakoak nazkatuta nauka apur bat. Euskalduna izango balitz morroia, eneban ezer esango, egia da. Baina espainiar patriotismoa bor-bor azaleratu dauan legez, gogaituta nago. Eta patriota izatea ez dot kritikatzen, baina bai norbera patriota izatea ukatzea eta beste batzuk zentsuratzea abertzaleak izatearren. Gu nazionalistak gara eta eurak "ez nazionalistak". Gora Sartaguda!
Mutila jatorra izango da (edo ez), baina inguruan montau dabena ez hainbeste. Beraz, neure abizen-berekoa "Apologia II" egitera animau arte, Raikkonen-en elastikoa bilatzeari ekingo deutsat. Hordago txikira!
Idatzi artikulu bat