Iñaki Etxeleku
Ipar Euskal Herriko euskaldunak ahuntzak badira, Asturieseko asturieradunak are ahuntzagoak dira. Eta ahuntz gitxi horien artean, musika talde txiki bat dabil, Felpayu izenekoa. Pasa dan astean taldekide bi hil ziran istripuan. Gitxi gara, baina bizi gara!
Hainbat denpora dirua bilduz igaro ostean, Gure Irratiakoak hasi dira azkenik egoitza barritik, Uztaritzetik, emititzen. Bizi gara! Iñaki Etxeleku donazahartarra da bertoko langile bat, Euskal Herrian Zuzenean jaialdiaren talde antolatzailekoa bera, Demoetako kidea, dantzaria, antzezlea... Hego Euskal Herrian euskalduna izateak bakarrik ahuntzatasuna dakar. Ipar EH-ko euskaldunak are ahuntzagoak dira, eta Iñaki Etxeleku hamaika aldiz ahuntza. Biba zu!
Neska portugaletetar honen aita, Jose Maria Portell kazetaria, ETAk erail eban 1978an. "Y sin embargo te entiendo" (Hiria) kaleratu du. Haren berbetan ("berria" 2006-6-25):
Felpayu
Veronica Portell
- "Gatazkako pertsonaiak ulertzen ditut, baina ez ditut justifikatzen. Batzuek ez dute hori ulertzen".
- "Liburua irakurrita, batek baino gehiagok erran dit sekula ez zaiela pasatu zer pentsatzen duen preso batek edo haren gurasoek. Gauza txiki hori lortu dut".
- "Biktimen artean oso jende ezberdina dago. Ez gara bloke bat. Ni ez naute sekula gorrotoan hezi, amari eskerrak".
- "Tregoa hitzarekin bukatzen dut liburua. Martxoaren 21ean aurkeztu nuen. Eta 22an aldarrikatu zuten su-etena".
Eta Israel eta Palestinaren arteko gatazkan konponbidea badago? Israelen ahuntzik badago?
- "Espainiako Gobernuak ETAren negoziatzearen alde nago. Konponbidea badagoela uste dut".
Israel
2002an, Israelgo armadan soldadu batzuk objetore deklaratu ziran, Courage to refuse izeneko ekimena abian jarriz.
Neuk ezagutzen dodan beste ahuntz bat, Achinoam Nini (Noa) abeslari zoragarria da.
Itxaropena ez da galdu beharreko gauza.
Idatzi artikulu bat