Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/06/19 18:48:21.014 GMT+2

Zezenketarik?

img_jun_19_2006_49_27

Hilabete bi gelditzen dira Aste Santurako (barka, Aste Nagusirako), eta aurton beste moduko festak izango dira neuretzat. Aurton Pellogaz egin ditzakedan gauzak egingo ditut, batik bat: Bertsolariei entzun, aizkolariak ikusi,... eta zezenketen aurkako ekitaldietan parte hartu! Aste Nagusiko kontzentrazino orlegi hauetan, normalean, istilurik ez dago. Tentsino momenturen bat edo beste bai, noski, baina tira. Oihukatutako leloak, hasikeran, xuabe xamarrak dira: "Ez, ez, ez, zezen-ketarik ez" klasikoa (hau eta “Ze-ze-nak zelai-e-tara” dira euskarazko bakarrak), "La tor-tura, ni arte ni cultura" poetikoa, *"Los animales / también tienen derechos"* hunkigarria, ... Gero, apurka-apurka, giroa berotzen dabil, sarritan alkartutako neskato-mutiko "alai eta borrokalari" batzuei esker: "Torturadores!", "Toreros, taurinos: a-se-sinos!" edo "Vuestras entradas llevan sangre!". Puntu honetan, neuri behintzat, badago beste eslogan txit birrintzaile bat biziki gustetan jatana, seme-alaba gazteekin joandako gurasoei dedikatua: *"Vaya educación / que dais a vuestros hijos"*. Totala, ezta? Gauza bera pentsauko dabe nitaz zezenketazaleek neu txikitxuagaz ikusita, baina.

Azkenik, orgasmotik gertu, bihotza zabaltzen deutsegu: *"Si quieres ver sangre, córtate las venas" edo "Torero muerto, abono pa' mi huerto"*. Ezin esan lelo batzuk baketsuegiak direla, eta beraz guztiz ulertzekoa da tortura-zale batzuen hasarrea, inkluso Polizia Autonomikoaren presentzia zeharo justifikatuta dago. Egia da. Baina asmo onez eta noblez biltzen gara, hasikera batean behintzat. Gero gerokoa.

Kontzentrazinoaren ondoren, kalejira alaian abiatzen gara txosnetaruntz Errekalde Zumardia – Autonomia – Zabalburu – Ametzagako Lapurtua – Plaza Biribila ibilbidea burutuz. Azken zatian, "Club Taurino" ondotik pasetan gara manifestariok, "kasualitatez". Eta, berton gagozala, aprobetxetan dogu lelo batzuk botatzeko zezenketa–zaleen omenez. Amaiera ona da.

Jakin-minak zirikatuta, sarean murgildu naz zezenketen aurkako mugimendua Baskistanen eta Munduan zelan dagoen antolatuta jakiteko. Danetarik topau dot, tartean beste talde "ekologista–hippy" batzuekiko loturak: "Galgoen adiskideen elkartea", talde nudistak, begano-ak, ... Oso mundu heterogeneoa eta alkar-lotua beraz. Hurrengo mezu batean, komentauko dot "bullfight"-en aurkako saltsa hau guztia. Gora zezenak! Gora ahuntzak!

Nork: patxi lurra.2006/06/19 18:48:21.014 GMT+2
Etiketak: ahuntzak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai. Ni lehen joaten nintzan (duela 5-6 urte edo) eta herri honetan dagon manifestazino aspergarri kopurua ikusita, bereziki dibertigarriak ziran (Bilboko Gaztetxea itxi ebenean egindakotaz be oroimen onak ditut: "tenemos un alcalde que es un facha..." eta eskeletoaren kontuagaz).

Onena: taurino batzuen urduritasuna beren irizpide moralak zalantzan ipintean!

Manifestazinoan bildutako fauna be nahiko kuriosoa: jipi loredunak, belarjale radikalak, anarkista antolatuak, abertzale antiespañolak, abertzale antieuskaldunak, konpartsero gaupaseroak, izorratzaileak, "hemendik pasatzen nintzen"ak, jaizale humoretsuak, slogan asmatzaile profesionalak, taurino infiltratuak (kaskodunak edo kaskobakoak), protestatzaileak eta despistatu bat edo beste. Soziologia tesi bat egiteko moduko fauna!

Arin hasiko zara Pello holakotara eroaten! Gero ez kejau belarjalea urteten bajatzue!

Nork: Auzokide ohia.2006/06/21 19:40:26.885 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak