Ez naz adarretatik ibiliko, harira jungo naz, baina egia da literalki Ubeda-ko muinoetatik pasa ginala lehengo egunean, Maiderregaz Andaluzian oporretan nagoenez. Kontua da azken aldiotan eguraldi ona/txarra esamoldea erabilteak "euliztatzen" nauela. Lehortea pairatzen dogunean be, Euskalmet-eko **MarieguzkiƱe eta Eguzkibeti errobotiko horiek tematzen dira eguraldi "ona" dagola esatean. Pello Zabala** ez zan ibilten txorakeria horiekin, ez horixe. Eguraldi euritsua, eguzkitsua, lainotsua... esaten eban baina ez eban juzgatzen, frantziskotarrak kontzientzia ekologikoa eta ganora badeukozalako. Gogoan zaitugu!
Neu ez naz objetiboa, onartuko dot behingoz: eguzkia ez dot maite. Neuri hodeiak gustetan jataz, partzialki lainotuta eta 20 gradutan. Ummmm! Eta azken urteotan, EH-n errazegi ailegatzen gara 30 gradura (eta hortik gora). Aldaketa klimatikoa danon ahotan dago baina azken buruan ez da seriotzat hartzen. Terrorismoa ei da geure arazo nagusia eta (edo bakarra). Ez dakigu noraino eragingo deuskun aldaketa madarikatu honek, eta batzuk existitzea be ukatzen dabe. Neuk dakidana da geurean klima aldatu egin dala. Eta batzuk egoskortzen dira "ona/txarra" horregaz gora eta behera, pentsau barik "eguraldi oneko" egun larregi pairatu behar dogula. Almeriako klima geurean, au revoir larre berdeak!
Hamen Andaluzian ur eskasia deukie: Segura ibaiaren erreserbak %12 inguruan dabilz eta hego-ekialdekoak %30ean. Baina ze eguraldi ona deukie! Ona ez, itzela!
Hondartzazaleen pentsamendua buruan sakon-sakon txertatuta deukogu, baltzaranbeti halakook. Neuk be hondartza dot gustuko, eta nahikoa baltzarana naz, baina euria dagoenean pozten naz, gustetan jat, ze ostia! Batzutan emoten daualako zeruari ahazten jakola euria egitea, ez da?
Hor dago txikira!
Erantzunak
bagera bi eurizale. txikira paso. Pareak bai.
Nork: Patxi.2005/09/22 10:18:15.269 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Hiru.
Nork: Xabi.2005/09/22 11:09:47.774 GMT+2
http://xabito.blogsome.com
Udazkenean sartu gara eta desiatzen nago euria noiz hasiko. Aterkia, txamarra, etxera sartu eta berotasuna sentitzea, kanpora irten eta prexkotasuna... Hori bai eguraldi sanoa!
Nork: Uxo.2005/09/23 10:06:22.882 GMT+2
Euria gustuko bai, baina etxean egoteko. Inora joan behar badozu, hobe da, gutxienez, aterrik egotea. Eta, gaur goizean esaerako, sekulako behelainoa egon da, baina ointxe bertan gona motza jantzita gustura asko nago ba! Lastima ordenadore aurrean nagoela eta ez pasiadan, eguzkipean! A, ta, aizue itxaron! Etorriko da ta, euria, elurra, hotza, haizea eta neguak dakarrenak!
Nork: Marijo.2005/09/26 17:07:07.154 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marijo
Bai, hau dugu eguraldiari buruzko beste esamolde bat, nere ustez guztiz ez zuzena: egonkortasunarena.
Eguraldi eguzkitsuari egonkorra esaten zaio, euritsuari ordea, ezegonkorra.
Astebe batean egunero zaparrada botatzen badu, hori ez al da izango ba eguraldi egonkorra? Eta ,nola esan daiteke: "gaur euria egingo du, bihar egonkorra egongo da, baina etzi berriro euria etorriko da"? Non dago hor egonkortasuna? Gure aurreiritzietan!! Aski da! eguraldi aurreikuspen baztertzailearik ez!! Eguraldi guztiak berdinak dira!!!
Nork: Parrokianoa.2005/09/27 00:12:34.002 GMT+2
http://www.alaitzetamaider.com
Blog hau boikoteatu nau! Aurreikuspegian postdatak ondo ikusten ziren, baina gero bidaltzean P-en ordez zenbakiak ipini dizkit!
Nork: Parrokianoa.2005/09/27 00:19:31.211 GMT+2
http://www.alaitzetamaider.com/
eguraldiak zenbatean salbatu nauen auzokide aspergarrien solesketez: -gaur eguraldi txarra daukagu, - bai, badirudi hoztu duela, eta goizean tanta batzuk bota ditu... eta holakoetan ere ikusten da, eguraldi txarra eguraldi hoz eta euritsua dela, bada, neu ere ez nago horrekin konforme, ezta auzokideen berbaldi aspergarria ekiditeko aguraldia erabili behar izatea ere.
Nork: igogailuan.2005/09/28 00:05:20.823 GMT+2