Hurrengo aipu zoragarriak Joxean Sagastizabal-ek idatzitako "Zorotariko Euskal Hiztegia" liburu txit gomendagarri eta barregarritik hartutakoak dira. Beste hiztegi batzuk posibleak diralako, hordago txikira! Angola
Ravel konposatzaile famatuaren piezarik ezagunena, derbi batean bere ekipoak 8-0 irabazi zuenean sortua.
Lehengo mendean, bukaera aldera, marinel ondarrutar batzuk iritsi ziren askoz lehenago portugaldarrek kolonizatutako Afrikako eskualde batera. Hondartzara jaitsi orduko marinelek beren irrikari ekin zioten, orduantxe ingelesek asmatutako kirol berri bati, hamaika laguneko bi ekipo eta baloi batekin jokatzen zena. Partidua hasi eta bertako asko inguratu zen, ikuskizunak erakarririk, eta nola marinelak hogeita bost baino gehiago ziren (22 + arbitroa + marrazainak oso okupatuta ari ziren) begira ari zirenek kirol berriaren berezitasunak esplikatzen zizkieten indijenei. Halako batean, Agustin Muguruza Sagastume, "Chiquito de Ondárroa"-k ezker-ostikada beldurgarriz zulatu zuen Inazio Agirregomezkorta Jaka, "Kaxiguapo"-k defenditzen zuen atea. Fernando Beitia Izurtza, "Legatzas"-ek aldamenean zuen indijenari esaldi historikoa esan zion. Han! Gola! Bertako gizonak segituan errepikatu zien aditutakoa lagunei, eta laster bihurtu ziren hitz horiek pixkanaka eratzen ari zen nazio berriaren izen.
Gure ekipoak irabazten duenerako oihua, garaipena non ospatu nahi dugun argi uzten duena.
Futbolero
Beste ekipoko jokalaria zigorra botatzera doanean, atezainak edukitzen duen mugimendu nerbioso ez-kontzientea.
Ohé-ohé-ohé
Penaltik
Idatzi artikulu bat