"Urikeriak"
Izen hori eukan "bertso-performantze" musikala eta literarioa ikusi ahal izan genduan aurreko barikuan Bilbo Rock-en. Julen Gabiria aktore lanetan ibili zan, orain eskale gero tabernako zerbitzari. Bestela, testu ederren narratzaile jardun eban, beti be Negruri-ri buruzkoak, inguratzen gintuen San Frantzisko auzoari buruzkoak alegia. Idazlan batzuk blogean argitaratuak ziran, baina beste batzuk propio ikuskizunerako prestatu zituen. Fondoan, musika hirukote batek girotzen eban "performantzea". Eta euren aldetik, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsotan aritu ziran testu horiek markatutako bidetik. Alkarrizketak sortu zituzten Gabiriak aitatutako pertsonaiak kontuan hartuta. Pasarte batzuetan, pertsona ezagunak hizpide hartu zituzten, Sabino Arana eta Miguel de Unamunoren arteko bertso-solasaldia emanez, edota Gabriel Aresti eta Joseba Sarrionandiaren artekoa. Halandabe, Kolonbiako hauteskundeak ez zituzten aintzat hartu, bestela lehia badakizue zeintzuen artean izan zan: Uribe... eta Gabiria.
Ez deuko "koherentzia" berba gustuko. Definizinoetatik (etiketetatik) be iges egiten dau. Horrexegaitik ez dot, adibidez, Asisko Urmenetagaz konparau egingo, edota Unai Elorriagagaz. Bera Peru Magdalena da, eta kitto, eta jazz musikarien moduan idazten dau, libreki, hizkuntzagaz jolastuz eta gozatuz. Asapala alkarteak gonbidatuta, berari entzuteko aukera eduki genduan atzo, eta berba egitean be zelan jolasten eta gozatzen dauan jakin ahal izan genduan. Ordu eta erdiko hura ezin da deskribau, baina. Bakarrik esan dezaket ordu eta erdi txirriak bata bestearen atzetik pipatzen igaro izango bagenduan legez izan zala.
Julenen zain gelditu nintzan atarian, aurretik gelditu ginan moduan, autografoa eskatzeko noski. Eta sinatu eustan bai, baina ez niretzako, Pellorentzako baizik, sinatuta oparitu eutsalako berak idatzitako "Metro bateko letrak" liburua. Aupa Gabiria! Biba Kolonbia!
Peru
Euskarazko Wikipedian 10.000 artikuluren muga igaro dogu (10.286). Bejondeigula! Gauzak kokatzeko, ingelesez 1.166.683 artikulu idatzi dabe gaur arte, frantsesez 294.283, gazteleraz 123.227, esperantoz 44.873, katalunieraz 31.845, galegoz 15.557, galesez 4.426 eta okzitanieraz 2.364.
Peru adibide ona da Fermin Etxegoienek iradokitutako "euskaldun estetiko"arena. Horrexegaitik eta hain zuzen be nonork ipini behar izango eutsan Peruri *"cláusula de rescisión"* miloiduna, beste hizkuntza komunitate batera alde ez egiteko, mugarik gabeko kondor aske horri.
Zelan deuko izena pasa dan astean Ertzaintzak bortizki zarrau eban Mallonako gaztetxeak?
>10.000
Botxo-test
- Zazpi Kale.
- Zazpi Eskale.
- Zazpi Katu.
- Mahai Ona.
- Maila Ona.
Asmatu egingo dauanari, Seychelles ugarteetarako bidaia jasoko dau opari, hiru pertsonendakoa (bikotekidea, aitaginarreba eta norbera; aita, ama eta norbera; edo nahi dozuen konbinazinoa). Parte hartu!
Erantzunak
Kaixo:
Gabiria: pena blogean irakurtzeko aukera ez izatea. Itzuliko delakoan nago.
Magdalena: kultur etxean egon zen Paddy Rekalderekin batera eta inpresio ona jaso nuen. Hortik zehar, blogosferan, "Lile" irakurketa merezi duen liburua dela diote. Beraz, irakurriko dut.
Patxi: aita berri batek ez al du agora utzi behar?
Nork: iturri.2006/06/02 22:06:54.509 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Badakizu, Iturri: "Anbotoko txoriak, Anbotora gura."
Aita barri izatea eta Iñaki Peña izaten jarraitzea, momentuz eta zorionez, gauza bateragarriak dira. Alde horretatik, asko identifikatzen naz Arantxa Iturbegaz "Ai, ama!" liburuan idatzi zituen gauzekin.
Beraz, Agoran segiduko dot ibiltzen lantzean behin, Agora errealean eta Agora birtual honetan be bai. Nahi baino gitxiagotan, ziur aski.
Nork: patxi lurra.2006/06/03 12:35:41.057 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi
Nire blogean mezu hau jarri nuenean, saiatu nintzen trackback egiten hona, baina ez du funtzionatu.
Kontua da Gabiriak kontatu zuela zer zen Urikeriak. Galdera bota eta erantzun luze bezain ederra eman zuenez, blogatu nuen, bere oniritziarekin.
Nork: iturri.2006/06/18 20:49:37.618 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Irakurri neban Julenek idatzitakoa, berak esan legez gertatu zan. Tamalez, ez dau errepikatzeko asmorik, antza. Beraz, han bildu ginanok aukera ona egin genduan joatean.
Trackback-ari jagokonez, Mikel, eztakipa. Fijatzen bazara birusak kolgau egin dira trackback-etan, agian horrexegaitik izango da. Ongi segi!
Nork: patxi lurra.2006/06/19 18:37:41.935 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi