Bidaia
Orain bai, aita naz. Aita barria (eta euskalduna). Eta beste sorta bat hasiko naz bizipenak (eta bizipozak, ez bakarrik penak) kontatuz.
Beherago deskribatzen dodan legez, geure bizitza asko aldatu da, espero moduan. Baina gaur igesalditxoa egin dogu Elorridxora, Ibilaldira. Hamabi eguneko adinagaz eta Pello dagoeneko estreinatu egin da ikastolen aldeko festetan. Beroa pasau dau gixajoak, geuk legez, baina hor ikusten dozue erretratuan, Udalatx eta bazter politak ezagutuz. Lelengo "bidaia" izan da.
Oharra: Mesedez ez egin komentaridxo gaiztoak umea hartzeko neure moduagaitik. Aita barria naz!
Monjeen bizimodua
Ordenatua, erritmo motelduna, gora-behera handirik gabekoa. Lehengo egunean musika gregoriarra ipini neban etxean eta monasterio batean egoteko sentsazino erabatekoa izan zan. Baina ez pentsa, atsegina da. Oso atsegina. Egunen batean pastak egiten hasiko gara, edo likoreak destilatzeari ekingo deutsagu. Ez dago ba Burgosen San Pedro de CardeƱako monasterioa? Geurean, San Pello de Solokoetxe.
Erantzunak
Kaixo Patxi:
Nik behintzat ez du komentariorik egingo.
Agur.
Nork: iturri.2006/05/28 21:13:42.940 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Mundu hontan gauza gutxi egongo dira hori baino hobeak: sofan edo ohean etzan; ume jaioberria bularrean dezula siestatxoa egin...
Gregorioano musikak zeruan sentiarazteko helburuz sortuko baitzuten, ez da burutazio txarra.
Isiltasunak ordea, bere harnas hotsa hobeto entzuten uzten dizu. Hori bai musika zerutiarra!
Nork: Patxi.2006/05/31 08:57:49.603 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com