Harrikaldiak: Inoren burutazio xelebreak, seta gogorrak eta eroxkak; Adibidez: “Ikusiko dunk! Horrek daukan harrikaldiarekin, gu denok erotuko gaitink!”(“Mantxut Mantxut?” 2001. Asisko Urmeneta et al).
Harrikaldiak sorta (oraindino) amaitu gabea osatzen daben istorio "xelebre eta eroxkak" dira. Patxi Lurrak berbekin, esperpentoa eta umore absurduagaz flirteatzen ibiliz idatzitakoak. Narrazino hauetan ia danetarik topa dezakezue, hamengoa emoten ez dauan mundua irudikatzen dabe, baina beti be hamengo pertsonaje oso identifikagarriak izan daitezkeenez hornituta: Vanessa eta Isra, Txelo eta Jim, Urko nostalgikoa, Jon munduko uritarra, Idoiaren lehengusu zorigaiztokoa, ... Banan-banan argitaratuko ditut atal honetan.
Iruzkinak eta kritikak onki xin izanen dra.
"Harrikada hitz polita iruditu zait beti. Euskal Harrikoa izanik, harrikadarik gabe bizitzea zaila da eta harrika aritzea, berriz, komenigarria batzutan." (Mikel Iturria)
Erantzunak
Aupa Patxi:
E-gorren blogean irakurri dut notiziya eta Harrikaldiak mezu honetan mezua uztea erabaki.
Beste blog bat nire bloglines harpidetzan.
Ongi etorria.
Nork: Iturri.2005/09/03 10:39:34.443 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri