Ez nago ados Espainiako Auzitegi Gorenan jurisprudentziakin, non talde bateko kide izatia
nahikua dan terroristatzat hartua izateko. Honek, hankaz gora botatzen dau Zigor
Kodiaren oinarrizko araua: delitua pertsonala dala; inoiz ez
taldekakoa. Pertsona batek delitu zehatzen bat egin
daben zantzuak badare, zabaldu ikerketia,
eta frogarik badago, atxilotu. Zorionez dana ez da ETA gure herrixan.
Estatutuak hain gustoko dittuan talde atxiloketei erantzuna tripekin baino buruakin eman bihar dotsagu. Ez nago ados atxiloketen aurrian batzuk, gutxi batzuk, kale borrokaren aukerari heldu izanakin. Hori estatuari arnasa emotia da. Batasunak argitaratutako agirixek ez dotse lekurik lagatzen horrelako indarkeria ekintzei. Erabaki unilateralak hartzia, inoren zain ez egotia... zentzu horretan ulertzen dittut nik. Hortxe dago esperantza. Estatuaren estrategia ikusita, isiltasuna eta erabaki eza, gaztiak kartzela bidian ipintzia da.
Horren harira iritzi artikulua idatzi dogu Berrian: Zenbat "noiz arte"? Zertarako?
2009/12/01 07:56:32.527 GMT+1
Zenbat "noiz arte"? Zertarako?
Nork: oxel.2009/12/01 07:56:32.527 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Begira, hausnarketa txiki bat zuk idatzitako testu motz honen gainean. Ariketa txiki gisa planteatuko dizut:
Lenengo paragrafoan, “Zigor Kodiaren oinarrizko araua: delitua pertsonala dala” diozu; “inoiz ez taldekakoa”. Konforme.
Bigarren paragrafoan, zuk Oxel, Eusko Legebiltzarreko parlamentari den batek, atxiloketen harira buruturiko kale borroka ekintza batzuri Batasunaren erantzunkizuna jartzen diozu atzean. Hots, Auzitegi Nazionalaren jokabide berdina hartzen duzu: norbanako batzuek egindako ekintza, alderdi politiko baten erantzunkizuna dela esan.
“Batasunak argitaratutako agirixek ez dotse lekurik lagatzen horrelako indarkeria ekintzei“, diozu zure hitzetan. Noski! Esango didazu zuk niri Batasunak zenbat kale borroka ekintza hartu dituen bere gain, zenbat dituzu zuk apuntatuta?
Herri honetan, politika egin duen herri mugimenduren bat badago, hori Ezker Abertzalea izan da urte luzeetan zehar. Herri hau gatazka honetatik ateratzeko, eta bere eskubideak errespetatuak izan daitezen lan egin du beti, LAN! Kasu askotan bizitza emateraino! Ez du inoiz beste batzuek jartzen dituzten (ia dituzuen jarri dut) interesen alde inoiz egin: dirua, boterea, handinahia, protagonismoa... Eta hitza kendu diotenean, politika egiten utzi ez diotenean, horretan jarraitu du Ezker Abertzaleak, politika egiten. Badirudi, Ezker Abertzale politikoa diozunean, zuek bakarrik zaretela politikoak. Besteak terroristak izango ote dira…
Zuk egiten dituzun egoeren irakurketetan, heldutasun politiko falta nabari dut, nire uste apalean. Lasai, joango zara poliki poliki gatazkaren nondik norakoak ulertzen, etsaia eta kidea bereizten... Baina bitartean eskari bat egin nahi dizut: utzi ezker abertzaleari eta bere lanari zilegitasuna kentzen dizkioten testuak idazteari, mesedez. Ez erori telebistako sasi-intelektualen jokuan, zuk ere min egiten duzu eta.
Agur bero bat.
Nork: Karmele.2009/12/01 16:55:01.897 GMT+1