
Bat fokatua eta besteak ez. Urte berria eta iaz moduan jarraitzen dugu. Eta entzungo dugu "ez ikusi ez dagoenik".

Nork: oxel.2010/01/05 13:40:54.428 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Ni igandeko egunkarietako azalarekin geldituko nintzen. Euskal Herriak preso politikoei eskainitako babesarekin. Dagozkien eskubideen jabe, Presoak Etxera! Oso portaera ona (gizarteak ez du gutxiagorik espero alderdi hauengatik), Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Abertzaleen Batasuna eta Alternativarengatik. Baita parte hartu zuten sindikatu eta eragile sozialengatik ere.
Nork: alberto.2010/01/05 16:00:14.569 GMT+1
Ez dizut esango "ez ikusi ez dagoenik", badago-eta. Dena dela, ez dut uste horrelako eztabaida bat proposatzea denik larunbateko manifestazio bateratuaren ondoren egin beharreko analisi politikoa.
Uste dut beste gai garrantzitsuago batzuei jarri beharko liegukeela arreta. Adibidez:
- Urrengo urteko manifestazioan presoen argazkiak eraman ahal izatera iritsiko al gara?
- Nola eraman daiteke azken manifestaldietako batasun hori beste arlo batzuetara?
- Zeintzuk dira emendik aurrera eman beharreko pausoak, eta zer egiteko prest dago bakoitza?
Eztabaida parametro horietan zentratzeari egokiago deritzot. Bestela guztiok daukagu besteei zer aurpegiratua, eta denbora alperrik galtzea litzateke horretan tematzea.
Adeitasunez,
Nork: Izar.2010/01/05 16:12:55.093 GMT+1
Nork: bla bla.2010/01/05 21:33:27.180 GMT+1
Komunikabideetan lehen orrian eta ondo fokatua agertzea?
Nork: presoak etxera.2010/01/06 19:14:51.530 GMT+1
Eta beste eztabaida batzuk ere badaudela... noski! Izar, egin zure bloga eta jarri eztabaidagai zuk nahi duzuna.
Nork: Ainhoa.2010/01/07 12:05:15.309 GMT+1
Guztiz ados Ainhorekin. Eztakit zergatxik egin daben hori, baina argi dago intentzionalitate bat badagoela. Ez da kontua asko importa al ez, baina gauzak egunakarietan ez dira "zoriz" jartzen edo aukeratzen. Eta halako sutilezia duen detaile baten atzean, buruari buelta ugari eman dizkion kazetari bat dago.
Gararen linea editoriala deritzona ezagututa, ulergarria da, azken batean batzuren difuminazio nahi hori azpalditik baitator. Baina neri harritzen nauena Berriak ere argazki bera ipintzea izan da. Eztakit.. zer pentsatzen dozuen.
Urteberrion denoi Gatikatik!
Nork: Leixuri.2010/01/07 19:50:31.884 GMT+1
Zelakoa zaren Oxel! "Uletxoak itsasora" gixona.
Argi dago zorte kontua izan dela. Kasualitatez, Tasio erdian jezarri zen eta besteak, gazteak eta horrenbestez ez hain iaioak, alboetara, eta gainera bata gertuegi eta bestea urrunegi; hortik argazkian lausotuta agertu izana.
Bestalde, normala da brriak eta garak argazki bera aukeratu izana. Lauso horrek halako ikutu lanbrotsua, langarpekoa, erromantikoa ematen baitio...
Ondo ibili Benidorren eta Elgetan.
Nork: Itzain.2010/01/07 21:34:00.342 GMT+1
http://altsasu-zaindu.blogspot.com