Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/29 13:11:22.317 GMT+2

Urriak 4: omenaldia Intxortako miliziano eta gudariei

Urriaren 4an, Intxortako Atea eskulturaren aurrean elkartuko gara; gogoratzeko, ideologia desberdinetako miliziano eta gudariek errepublikaren defentsan erakutsitako mugarik gabeko konpromisoa. Intxortan, Euskal Herrian eta baita estatuko hainbeste eta hainbeste herritan, armetan askoz ere gehiago zen etsaiaren aurrean, herriak berak lortutako eskubideen defentsa egin zutenak gogoratzeko.

Herriak lortutako eskubideen defentsan jardun zuten askorentzako, berandu datoz urriaren 4an egingo dugunaren moduko omenaldiak eta aldarrikapenak. Ezin da gehiago berandutu fusilatuen, desagertutakoen, goseak eta gaixotasunak frontean hildakoen errolda ofiziala. Eta ezin zerrenda horretatik kanpo laga preso hartu, exiliatu eta errepresialiatu zituztenak. Guztiak biktimak dira guretzako. Eurek eta euren familiek merezi dute, irabazia dute, gertatutakoaren egia ezagutzea, genozidio hura egin zutenak justiziaren aurrera eramatea eta erakunde publikoek kalte-ordain neurriak ezartzea. Gure herriaren kontra altxatutakoek aurrera eraman zuten genozidioaren biktima guztiek, jaso bezate lerro hauen bitartez, elgetarron berotasuna.Jakin bezate lan egingo dugula Egiaren batzordea martxan ipintzearen alde.

Faxismoaren oinordekoak, hemen ditugu berriro ere. Hemen ditugu, guretzako hain bereziak diren lekuak erasotuz. Aurrerago ere, eraso horiekin jarraituko dutela aldarrikatuz. Gertatzen ari denaren aurreran erantzun bateratua eman behar dugu. Argi utziz memoria historikoa berreskuratzeko ekimenekin jarraituko dugula. Urriaren 4an Intxortaren magalean elkartuko gara egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko eta aurrerago beste hainbat eta hainbat lekuetan elkartuko gara. Faxismoa betiko atzean laga nahi dugulako.

Lerro hauei bukaera emateko, haibat eragilek elkarlanean egingo dugun ekitaldi honetara gonbidatu gura ditut Intxortako gudari eta milizianoak eta haien senide eta lagunak, baita dagoeneko gure artean ez daudenen familiartekoak eta lagunak. Urriaren 4an, 12:00etan, Intxortaren Atean elkartuko gara 1936an faxismoa gelditu zutenak gogoratu eta etorkizuneko euskal errepublika aldarrikatzeko.

Nork: oxel.2009/09/29 13:11:22.317 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak