"Udazkena aurrera doia, udabarrixa neguan etorriko ete da?" galdetu zoztan aurreko barikuan lagun batek Egunkaria libre! esaten zaban pankartaren atzian.
Galdera hori sarrittan egin dostenez, hemen erantzuna: Gu gure bidia egitera goiaz. Lehenau edo beranduau bidelagunak euki gura giñukez. Baiña denbora larregi egon gara zain, eta bukatu da zain egotia.
Gurako neban negua epel datorrela esan, ezker abertzale zibil eta zabal indartsu bat loratzerainoko epel datorrela. Itxaropena galtzia gura ez dabanak begiratu deixela udazkena amaittu bittartian Irlandara.
Berandu baino lehen hemen be esango dogu, atzo Gerri Adams-ek esandakua: "Pediría a todos los grupos que atiendan a los deseos de los irlandeses,
que quieren lograr objetivos políticos por medios democráticos y
pacíficos".
Udabarrixan gaiñian ezin geinkenez erabaki, hartu daigun gure bidia egiteko erabakixa.
2009/10/12 20:47:37.538 GMT+2
Udazkenian eta neguan, udabarrixan zain
Nork: oxel.2009/10/12 20:47:37.538 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Negua epel datorrela esateko nahia? Ez nekien aldaketa politikoa aldaketa klimatikoarekin zerikusia zuenik. Negu epelak ez du ez gatzik ez piperrik, ez da naturala. Negua, negu izateko, gorria behar du izan, gogoratzen kantua?
Elurra teilatuan
zakua lepuan
ibili beharko degu
aurtengo NEGUAn.
Epeltasuna ez da elurraren lagun eta negu siku eta eguzkitsu baten desioa naturaren aurkakoa da (munduko zati honetan behintzat).
Nork: ezjakin bat.2009/10/13 10:25:04.020 GMT+2
Nork: .2009/10/13 12:35:33.649 GMT+2
abangoardia edo lidergoa?
Nork: gara.2009/10/13 12:40:37.269 GMT+2
Orain arte ez dela gure herrian Ezker Abertzalerik loratu?
Edo loratu den/dugun Ezker Abertzalea ez dela "zibil eta zabala"?
Zuek "asmatu" duzuen lelo horrekin pixka bat gogaitzen hasita nago. Luze idatziko nuke Aintzanek, hitz joko horiek erabiltzen dituenean, denok dakigun intentzioz. Edo Patxik, hitz horiekin gure herrian betidanik egon den Ezker Abertzalea intentzio txarrez baztertzea nahi duenean...
Zure kasuan, uste dut aspaldi hontan bezala, alde bakarreko begiaz begiratzen duzula egungo gatazka eta errealitatea. Noiz eta itxaropenari eustea Irlandako pausoei lotzen diezunean... (elpais egunkari zibil, zabal eta ilustratuari eginiko loturan). Noski horrelako pausoak itxaropenari lotuta datozela, ez dut hori zalantzan jartzen. Baina irakurketa honekin egiten duzun interpretazioa da; borroka armatua dela arazoa, eta ez gatazka gordinaren kausa. Eta horrela erabiltzen du/dute gatazka honekin konforme ez dagoela esan, baina egoera honetan eroso daudenek. Zuek saku horretan sartzen zaituztet beraz, horrelako hitzak entzuten dizkizuedanean, alkatetzak herriaren hitzaren gainetik lapurtzen dituzuenean, hauteskunde "demokratikoetan" hainbeste defendatzen duzuen desobedientzia zibila erabiltzeko gai ez zaretenean, herri honetara errepresio basatia eta gerra zikina ekartzen duten indarren babesean, NaBai-rekin batera, ateratzen zaretenean, herriko etxeak gaztez usten ari direnean beste aldera begiratzen duzuenean...
Oxel, esaten duzunean "Berandu baino lehen hemen be esango dogu, atzo Gerri Adams-ek esandakua" nik esaten dizut, hemen entzun nahi duguna dela, herri honi bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ematen zaiola, aukera guztiak aintzat hartuz eta egoera demokratiko batean. Eta hori ere esaten du Gerri Adams-ek, eta gustura entzungo luke gure Herrian. Bitartean saku horretan sartzen zaituztedan arrazoi berberengatik, demokrazia eza dagoen egoeran gaudela argi dago. Eta guztiok dakigu nork daukan interes gehien mahaian berriz hizketan jartzeko. Beraz ez aprobetxatu egoeraz eta ez eman jokurik interpretazio okerrei.
Nork: Lore Alberdi.2009/10/13 13:24:34.416 GMT+2